KORRIKA KULTURALA. AIKO TALDEA. GARAIKIDEAK
1970eko urtarrilak 1
Publiko guztiak
Iraupena: 90 min.
Gure musika eta gure dantza, gure lana eta gu geu garaikideak gara, bizi dugun garaiko kideak. Eta musika eta dantza horrela ulertzen dugulako Garaikideak sortu dugu: ordu bete luzez, iturri zaharretik beti ur fresko eta berria edaten duen AIKO taldearen proposamena, tradizio bizia, gaurkoa, tradizioa bizirik dagoelako eta AIKO taldeko musika eta dantza maisuak ere gaur egun bizirik gaudelako.
Garaikideak ikuskizunean dantza entzungai eta musika ikusgarri egitera gatoz. Kontzertu dantzatua edo dantza entzunaldia.
Garaikideak kontzertua ere bada, lau musikari, gitarra, akordeoi, kontrabaxua eta txistua, dantza musika jotzen.
Musikariak: Alvaro García Martínez, gitarra; Txus Aranburu Susperregi, akordeoia; Amaiur Cajaraville Garmendia, kontrabaxua; Sabin Bikandi Belandia, txistua.
Dantzariak: Maitane Ruiz Arego, Onintze Azpeitia Ruiz, Katalin Zarate Arrieta, Anartz Ormaza Ugalde, Josu Garate Suinaga eta Patxi Laborda Larrea.
24 martxoa
19:00
Kultur Etxea. 3€