Historia

escudos

Historiaurrea

Hiriaren inguruan aurkitutako aztarnek erakusten dute historiaurreko asentamendu bat egon zela; hala ere, oraingo kokapena eta Agoitz izena erromatarren garaikoak dirudite. Kokapena I.-IV. mende bitartekoa da.

Agoitz izena, linguisten arabera, patronimiko jentilizioa da: erromatarren garaiko hiri edo herri baten “fundus” edo jabetzako lurren arduradun edo jabearen izenarekin lotuta dago.

Erdi Aroa

924. urtean Abd al-Rahman II.ak suntsitu zuen Agoitz herrixkaren zati handi bat.

Lehenengo agerpen dokumentatua XI. mendekoa da, Erroko Kondearen kargura zegoenekoa.

Agoitz, alderdi administratiboari dagokionez, Longida Ibarrekoa izan da 1424a arte. Urte hartan ibarretik banandu zen eta udalerri “irla” bat osatu zuen, Longida ibarrak guztiz inguratzen baitu.

1479. urtean, Magdalena Printzesak (Francisco Febo haurraren ama eta tutorea) Hiribildu Ona izendatu zuen, eta ordutik aurrera Nafarroako Gorte Zaharretan ordezkaritza izan zuen, urte horretan bertan herrian sinatu zelako, San Roman ermitaren ondoan, Nafarroan 30 urte baino gehiago iraun zuen agaramontar eta beaumondarren arteko gudaren bake ituna. Lortutako bakearen oroigarri, Agoizko armarrian -1494. urtekoa– bi ezpata agertzen dira, bakea sinatu zuten bi alderdiak islatzen dituztenak.

1479. urtetik aurrera Agoitzek ordezkaria izan zuen Nafarroako Gorte Zaharretan.

Aro Modernoa

Garai honen hasieran Nafarroa hartu zuten Albako Dukearen tropek, 1512. urtean hain zuzen ere Fernando Katolikoa erregeak eskatuta. Lurraldea berreskuratzeko lehenengo saiakera batean Juan erregeak ejertzito handi bat osatu zuen Frantziako erregearen laguntzarekin. Haiekin batu ziren herri eta bailaretako jende asko, eta Iruñea inguratu/hartu zuten 1512. urteko azaroan. Ejertzito horretakoak izan ziren Biarnoko zenbait konpainia, Leringo kondearekin zeuden beaumondarrek abenduaren hasieran desegin zituztenak.

Gaur Egungo Aroa

Kontu Auzitegiak kendu eta 1835. urtean Barruti Judizialak sortu zirenetik, Nafarroa bost eskualdetan banatu zen, antzinako merinaldeek hartzen zuten lurralde bera zutenak. Bi salbuespen egin ziren: Oliteko merinaldeko hiri-burutza Tafallari eman zitzaion eta Zangozakoa Agoitzi.

XX. mendeko lehenengo erdialdean Agoitz garrantzi handiko industria-gune bilakatu zen El Irati S.A. enpresari esker. Enpresa horrek zerrategi eta destilategi kimiko modernoak ezarri zituen eta martxan jarri zuen trakzio elektrikoz bultzaturiko iberiar penintsulako lehenengo trena.

Gaur egun, Hiria, eskualdeko herririk garrantzitsuena, Nafarroako Pirinio-aurreko erreferente bilakatu da industria, merkataritza, hezkuntza eta kultura arloetan.


– ARMARRIA

Volver arriba