Agoitz ibilian – Caminar Aoiz

Agoitz ibilian – Caminar Aoiz soinu ibilaldi bat da Irati ibaiaren lurraldean zehar, Irati S.A. Zerrategiaren parean, ibaiaren ibilgua eta zerrategi zaharraren aurriak inguratzen dituzten istorioak entzutera gonbidatzen gaituena. Zerrategia Agoitzen sortu zuen Domingo Elizondo aetzak 1907an eta Nafarroako enpresarik garrantzitsuenetako bat izan zen, XX. mendearen lehen erdian. AzokaTolozak idatzi, Rodrigo Rammsyk musikatu eta LABEA arte, zientzia eta natura laborategiak ekoitzi du.

 

 


Irteera

Audioa

Mapa eta jarraibideak


DATU PRAKTIKOAK

  • Audioa gaztelaniaz eta euskaraz dago eskuragarri.
  • Ibilbidea zuk bakarrik edo taldean, lagunartean, egiteko aukera duzu.
  • Ez da gomendagarria mugikortasun urriko pertsonentzat.
  • Eraman aurikularrak, mugikor kargatua, eta arropa eta oinetako erosoak.
  • Audioak 90 minutuko iraupena du. 5 pistatan banatuta dago. Ibilbidean zehar horietako bakoitzaren hasiera adierazten duen zutoin bat aurkituko duz

Agoitz ibilian – Caminar Aoiz 2023ko martxoan sortu zen Agoitzen, parte-hartze prozesu batetik abiatuta. Parte-hartzaileen artean, Agoizko ibiltaririk saiatuenetako batzuk aritu ziren. Asmoa Agoizko bideak miatzea izan zen eta, hartatik abiaturik, bidexketan barna gordeak dauden istorioak eta oroitzapenak biltzea. Gero, ibilbide bat aukeratu eta, haren gainean, lurraldeko mugarri material etaimmaterial nagusiak markatu ziren. Hain zuzen ere mapa hori jaso zuen AzkonaTolozak soinu-ibilaldi hau sortzeko. “Agoitz ibilian- Caminar Aoiz” 2023ko abenduaren 9an estreinatu zen Festival LEBJaialdian.

FITXA TEKNIKOA
Sorkuntza: Laida Azkona eta Txalo Toloza. Musika: Rodrigo Rammsy. Ekoizpena: Labea – Arte, Zientzia eta Natura Laborategia. Ingurumen aholkularitza: Camino Jaso. Koordinazio artistikoa: Isabel Ferreira. Parte-hartze koordinazioa: Alexia Canto. Dokumentazioa: El Tuto. Tokiko kolaboratzaileak: Aimar Eguiluz, Alberto Beroiz, Francisca Oroz, Gentzane Reta, Juanjo Corera, Kati Leatxe, Kiko Lako, Maia Larumbe, Miguel Donazar, Ramón Leatxe, Txaro Mina, Unai Lako. Bitartekarita laguntza: Kattalin Barber. Babesa eta Laguntza: Innova Local, Agoizko Kultur Etxea, Acción Cultural Española, Antartika Kultur Container, Karekin Kultura.

Volver arriba