Leku Interesgarriak

MONUMENTU ZIBILAK

ARGAMASILLA JAUREGIA

XV. mendearen bukaerakoa da errenazentista estiloko eraikin hau, eta Nafarroan arkitektura zibileko ereduetako bat. Bertan zaldun nobelak bizi izan dira. Jauregi horretan ere ostatu izan dute, besteak beste, Joan Albretekoa erregeak, Magdalena printzesak edo Ramón del Valle Inclánek.

 


ALDE ZAHARRA

Herriko gune historikoan arkitektura zibil gotiko eta moderno estiloetako etxe andana dago. Bereziki nabarmentzen dira Trinketeko (Diaz etxea), Larrainetako, Santa Ana Irigoien eta Errotako aldapa kaleak. Bertan Harlanduzko etxeak daude, puntu erdiko ateak eta zurezko teilatu-hegalak dituztenak, horietako asko armarridunak.

 


 

ITURRI HANDIA EDO LARRAINETAKOA

Duela gutxi zaharberrituta dago. Carlos IV. erregearen garaian egindakoa da (1801), iturrian bertan idatzita agertzen den moduan. Garaiko gustura eginikoa da, neoklasiko estiloan alegia. Iturri sendoa da, eta fustean agoizko armarria dauka landuta eta burutzeko lore handia dauka. Garai berean Luis Paretek Iruñerako eginiko horien antza dauka.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


AUZOLAKO EDO BIDELEPUKO ZUBIA

Iratiren gainean Erdi Aroan eginiko zubia da, eta lau begi ditu. Bere historian zehar gertakizun askoren lekuko izan da, besteak beste, almadien bidezko ibaian barnako zuraren garraioarena. (+ info)

 


 

MONUMENTU ERLIJIOSOAK

SAN ROMAN ERMITA

Herritik 3 kilometrora dago Gendulain bidean barna. Duela gutxi zaharberritutako eraikin txikia da, Bere interesa artistikoa baino historikoa da, izan ere hor gauzatu zen 1479. urtean agaramontar eta beaumondarren arteko bake ituna bi aldeek ezpatak lurrean sartu zituztenean. Agoizko armarria gertakizun horren adierazlea da.

 


SAN MIGEL ELIZA

XV. mendean hasi zen eraikitzen bertan zegoen eliza erromaniko bat aprobetxatuz. Lehengo eliza horretakoa da, esaterako, oraingo elizaren dorrea. Agoizko monumenturik nabarmenena da. Barruko elementuen artean pontea nabarmendu daiteke (polikromatu da eta herriko armarria grabatuta dauka oinean), baina, betez ere, erretaula nagusia, Juan Antxietak egina 1580. urtean. XVII. mendean Juan Tornesek erretaula berrantolatzeko egitura gaineratu zuen. Horietaz gain, bi irudi nabarmentzen dira: Ama Birjina haurra besoetan duela, eta Kristo Gurutziltzatuarena.

 


Volver arriba