Agurra
Zaila da, oso, testu txiki batean laburtzea lehenengo aldiz Agoitz ikustera hurbiltzen diren horiei zure herriari buruz esan nahiko zenukeen guztia. Nola erabaki, nondik hasi?
“Xinpleen” herriak gauza erakargarri asko ditu, arretaz ikustea merezi dutenak: Auzola edo Bidelepuko zubia, gure eliza eta haren bisitaldi multimedia gidatua, Argamasilla Jauregia, Larrainetako Iturria, alde zaharreko kaletan zehar dauden armarriak…
Agoitz kultura eta tradizioa da ere. Bertako janarien usainei (Kostradarenari, txokolatearenari Sanisidrotan eta tripota zuriarenari abuztuko jaietan) jarraikiz kultura eta kirol potentzial apartak aurkituko ditugu: Angiluerreka Elkartea, Bilaketa, San Migel abesbatza, Erraldoein konpartsa, Agoizko Kirol Elkartea, Errege Kabalgataren Elkartea, Karrika Euskara Taldea, Jaiotzagileak, txistulariak, dantzariak, Musika Banda. Agoitz kultura, kirola eta jaien arloetan hain aberatsa egiten duten elkarte horiek guztiak eta gehiago aurkituko dituzue web-gune honetan.
Eta, gainera, baditugu oinez edo bizikletaz egin daitezken ibilbide eder batzuk: San Roman Ermitara, Itxabalera, San Joakinera, Induriaga, Jeronales edo Ohianzabaleko hondar megalitikoetara, besteak beste. Horiek gure herria bisitatzea ezinbesteko egiten dute.
Zuen eskura jartzen dugu webgune honen bidez aurkeztu nahi dizuegu 2500 biztanle baino ez dituen gure herri honek ezkutatzen duen ahalmenaren osoa. Herrikoek, xinple edo pelaire deitutakoak, gertakizun garrantzitsuak bizi izan dute, agaramontar eta beaumondarren arteko bake itunaren sinatzea, esaterako, 1479. urtean.
Baina, gainera tresna erabilgarria izan nahi du. Orain berritu dugu webgune honen bidez herritarrei erraztu nahi dizkiegu Udalean egiteko hainbat gestio, kontsultak eta iradokizunak egiteko aukera eman nahi diegu, alegia, udala eta herritarren arteko hartu-emana bultzatu nahi dugu. Hori d agure konpromisoa. Horrela egiten ar igara Xinple aldizkariaren bidez, Irati Irratia martxan jartzearekin eta orain webgune berriarekin.
Zuen gustukoa izanen delakoan nago, baina batez ere, atsegingo nuke erabilgarri, dinamikoa eta praktikoa izatea. Klik batean ikusiko dugu!!
Ángel Martín Unzué Ayanz
Agoizko Alkatea