Trinketa Kalea

 

 

Trinketeko kaleak bere izena hartzen du, 6. zenbakiaren atzealdearen eta 8 .zenbakiaren hormaren artean zegoen trinketa bat zegoelako.

Galtzada harrizko kale estua da. zenbait pisutako eraikinak ditu, eta horietako batzuk XVI., XVII. eta XVIII. mendekoak dira.

Honako hauek dira, kronologikoki adierazita, eraikin nabarmenenak:

XVI.- XVII. mendekoak:

  • 2. zenbakidun etxea.
  • 6. zenbakiko etxea: armarriaren gandorrean txakur bat dago, eta inskripzio bat ere badu, parte batean irakurtezina dena.

  • 6 A. zenbakidun etxea.

 

XVIII. mendekoak:

  • 9. zenbakiko etxea: ateko arkuaren giltzarrian “AVE/MARIA/GRACIA/PLENA/DOMINUS/TECUM/AÑO/1755” inskripzioa ageri du. Garai batean “Diaz Etxea” zen eta gaur egun erortzear dago. Erdiko eta eskuineko fatxadaren zati bat bakarrik kontserbatzen du.
  • 10. zenbakiko etxea: ateko arkuaren gainean inskripzio hau ikus daiteke: “O QUE MUCHO/LO DE ALLÁ, O QUE POCO LO DE ACÁ”.
  1. zenbakiko etxearen behealdean Nasuvinsaren bulegoak daude.
  2. zenbakidun etxean, bigarren solairuaren parean, eguzki-erloju bat dago, “CARPE DIEM” legenda duena, eguna aprobetxatzera gonbidatzeko.

Gaur egun, kalearen ezkerraldean estetika zentro bat dago.


Argazki zaharretan, ezkerrean, emakumeen ileapaindegi baten idazkuna ikus daiteke, eta, eskuinean, Gil Hermanos-en okindegia eta janari denda. Kalearen amaieran, ia ikusten ez dela, Estaboliteren latorritegia dago.

Kalearen hondoan ikus daiteke “Díaz Etxea”-ren fatxada ederra, ordurako nahiko hondatuta bazegoen ere.

Imagen 1
Imagen 2
9. zenbakia10. zenbakia

 

1. Irigoien Kalea

2. Santa Agata Kalea

3. Domingo Elizondo Kalea

4. Francisco Ynduráin Kalea

5. Larrainetako Kalea

6. Karrika Berria

7. Trinketa Kalea

8. Erregeordearen Kalea

9. Nafarroa Beherea Plaza

10. Merkatuko Plaza

 

Volver arriba