Nafarroa Beherea Plaza

 

 

Hasieran “Abere Plaza” bezala ezaguna, geroago “Martirien Plaza” izena hartu zuen eta, 1979.etik aurrera, bere egungo izena eman zioten, “Nafarroa beherea Plaza”.

Plaza zabala da, zuhaitzez eta eserlekuez apaindutakoa. Errepiderako irteera bat du, eta zirkulaziotik babestuta dago barandei esker. Bankuak haur-jolasen, emanaldien eta gazteen dantzen lekuko izan dira, eta izaten jarraitzen dute, baita adinekoentzako atseden uneena ere.

Pisuetako etxebizitzek ixten dute plazaren bi alde, eta hirugarren bat Santacara markesaren jauregiko (herrian “Argamasilla etxea” deitutakoa)  lorategiak.

Atzealdean, Pasalekuan sartuta, Jabetza Erregistroa dago, eta kale horretan barna jarraituz gero, Erregeordearen kalera iristen da.


Antzinako argazkietan, zolatu gabeko plaza ikusten da, alboetan zuhaitzak dituela, eta erdian, “Martirien monumentua”, hesi batez inguratua. Eskultura hori 1940.ean jarri zuten, eta 1964.era arte egon zen bertan; orduan, elizako atarira eraman zuten, eta, azkenik, 1989.ean, hilerrian birkokatu zuten. Gasolina-hornigailu bat ere ikus daiteke, iraganeko garaietatik datorrena.

1. Irigoien Kalea

2. Santa Agata Kalea

3. Domingo Elizondo Kalea

4. Francisco Ynduráin Kalea

5. Larrainetako Kalea

6. Karrika Berria

7. Trinketa Kalea

8. Erregeordearen Kalea

9. Nafarroa Beherea Plaza

10. Merkatuko Plaza

 

Volver arriba