Merkatuko Plaza

 

 

Izenak adierazten duen bezala, plaza hau azoka egiten zen tokia izan zen hainbat mendez. Magdalena printzesak merkatua egiteko baimena eman zion hiribilduari, agramondarren eta beaumontarren arteko bakearen sinaduraren sarigarri gisa, eta hilabete bakoitzeko lehen ostegunean egiten zen.

Plaza zabala da, galtzada harrizkoa, eta hiru irteera ditu, Larrainetako, Trinketa eta Plazako kaleetara. Inguratzen duten eraikinak handiak, zenbait solairukoak, dira. 2. zenbakiko etxean xake-formako armarria ikus daiteke, “Elizondo” familiarena.

Angiluerreka Elkartearen sarreraren aurrean, bi arbustu japoniarrek udan itzala emateaz gainb, ukitu berdea ematen diote plazari.

Atzealdean, Hiriko kalea dago. 1. zenbakiko etxea antzina udaletxea izandakoa da; 3. zenbakiko etxean, berriz, Arteta familiaren jauregia, bi armarri handi dituena.

Plaza ekitaldi herrikoi ugariren gunea izan da, jaietako suak, kontzertuak, dantzaldiak, ikuskizunak, eta baita harrien artean sortu diren hamaika istorioren lekuko ere. Angiluerreka Elkarteak topagune honek duen giro hurbila mantentzen lagundu du; izan ere 38 urtez bildu ditu herriko kultur taldeak eta hainbat gazte belaunaldi, bertan egoteko eta antolatzeko lekua aurkitu dutenak.


Argazki zaharretan ikus daitekeenez, plazan zuhaitz gehiago zeuden. Gaur egun Angiluerreka elkartea den atearen aurrean platanondoez gain, sasiakaziak ere ikus daitezke, plazak itzal handiagoa izateko laguntzen zutenak. Herrikoak oraindik oroitzen dira 1952an Merkatuko plazaren erdian jarri zuten iturri hartaz. Urte batzuk eman zituen han, inoiz urik eman ez bazuen ere.

Imagen 1
Imagen 2
2. zenbakia3. zenbakia

 

1. Irigoien Kalea

2. Santa Agata Kalea

3. Domingo Elizondo Kalea

4. Francisco Ynduráin Kalea

5. Larrainetako Kalea

6. Karrika Berria

7. Trinketa Kalea

8. Erregeordearen Kalea

9. Nafarroa Beherea Plaza

10. Merkatuko Plaza

 

Volver arriba