Larrainetako Kalea

 

 

Larrainetako kaleak, herriaren goiko aldean zeuden larrainei erreferentzia egiten dienak, Merkatuko Plaza eta hiribilduaren goiko aldea lotzen ditu. Herriko arteria nagusietako bat da, alde zaharra eta etxebizitza bloke berriak eta familia bakarreko etxeak lotzen dituena. Irigoien kalearekin batera, herriko etxebizitzarik zaharrenetako batzuk kontserbatzen ditu.

Galtzada-harrizko kalea da. Estua da beheko aldean, baina zabaltzen joaten da malda handitu ahala. Ezkerraldetik, Landakoa kalera iristen da eta eskuinetik, Irigoien kalera.

Etxebizitzen artean, XVI. mendeko batzuk nabarmentzen dira:

  • 13. zenbakidun etxea: litekeena da dorre bat izatea, jatorrizko elementu gehienak kontserbatzen dituena.

XVI – XVII. mendekoak:

  • 4. zenbakiko etxea: IHS anagrama du atearen gaineko leihoburuan.
  • 5. etxea: Bi portada ditu, bat erdi-puntukoa eta arku zorrotzekoa bestea (tabikatuta eta luzituaren azpian ezkutatuta dago).
  • 7. zenbakiko etxea: Armarri bat du portadan eta beste armarri bat lehen solairuaren parean.
  • 11. zenbakiko etxea: arku zorrotza, harlanduzko katea eta dobelak ditu.

Iragan mendeetako eraikin horien ondoan, gaur egun, farmazia bat dago ezkerretara, eta, pixka bat gorago, plaza xarmangarri bat, bildua eta lasaia.


Antzinako argazkietan, kale harriztatu bat ikus daiteke, farolek argiztatutakoa. Ezkerrean, “Silverio” etxea eta haren ondoko plazako zuhaitzak ikus daitezke.

Imagen 1
Imagen 2
Imagen 3
4. zenbakia7. zenbakia7. zenbakia

 

1. Irigoien Kalea

2. Santa Agata Kalea

3. Domingo Elizondo Kalea

4. Francisco Ynduráin Kalea

5. Larrainetako Kalea

6. Karrika Berria

7. Trinketa Kalea

8. Erregeordearen Kalea

9. Nafarroa Beherea Plaza

10. Merkatuko Plaza

 

Volver arriba