Irigoien Kalea

Irigoien auzoa deitutakoari Irigoien kalea izena jarri zioten 1859.ean. Herriko kalerik luzeena da, estua, galtzada-harrizko zorua du eta pisu bloke modernoetan zenbait etxebizitza ditu. Alde zaharreko gunerik ederrenetako bat izan da, eta lasaitasun giroa kutsatzen die eraikinen artean paseatzen ari direnei.
Honako hauek dira, kronologikoki adierazita, eraikin nabarmenenak:
XVI. mendekoak:
- 4. zenbakikoa: armarri txikia du ateko arkuaren giltzarrian.
- 15. zenbakikoa: inskripzio bat du ateko arkuaren giltzarrian (gaur egun Kultur Etxearen atzealdea da).
- 31. zenbakikoa: Agoizko armarri modernoa du ateko arkuaren giltzarrian.
XVII. mendekoak:
- 16. zenbakikoa: ateko arkuaren giltzarrian armarri txiki bat dauka, gurutze bat eta inskripzio hau: “IULIO/AÑO/1601”.
- 25., 27. eta 29. zenbakikoak: Longidako Gendulain Jauregiko armak, ateko arkuan.
XVIII. mendekoak:
- 7. zenbakia: puntu erdiko arkua, harlanduzko katea, dobelak.
Etxebizitza bloke moderno batek hartzen ditu 33. eta 35. zenbakietako etxeak. 35. zenbakiak antzinako ateko arkua gordetzen du, Agoizko Beunza familiaren armarria eta “De toda palabra ociosa darán los hombres cuenta regurosa” inskripzioa duena, baita familia beraren armarria ere erakusten duen leiho bat.
Eskuinean, Erregeordearen kalerako irteera dago, eta ezkerrean, Kartzelako Zeharkalea.
Antzinako argazkietan, harriztatutako kalea ikusten da eta argien lehen faroletako bat. Ondorengo irudietan, kalea asfaltatuta dago eta espaloiak ditu, eta etxe batzuk zaharberrituta daude.
| 4. zenbakia | 16. zenbakia | 33-35. zenbakia |




