Erregeordearen Kalea

Kale horren izena Manuel de Guirior eta Portal de Huarte, Peruko eta Limako erregeordearen sortetxetik dator. Ana de Guirior eta Otazu andrearekin ezkonduta egon zen, hura ere Agoizkoa. Azken horren omenezkoa da “Erregeordea” izena. Gaur egun, etxeak hartzen zuen orubean eraikuntza modernoko etxebizitzak daude.
Kalea errepidea herriaren goiko aldearekin lotzen duen bideetako bat da kalea. Estua da, espaloiak ditu bi aldeetan, eta bertan tartekaturik daude iraganeko eraikinak eta solairu-bloke berriak.
Kalearen hasieran, ezkerraldean, plaka bat ikus daiteke lehenengo etxean. Bertan, Asunción Orbaiz jaunari eta haren emazte Dionisia Goñi andreari omenaldia egiten zaie, haiek finantzatu baitzuten kalearen zoladura 1928.ean. Jarraian, Maskarita eta Kaskaboboen kalea dago, merkatu plazarekin lotzen zuen etxarte zaharra (gaur egun itxita dago, inauterietan bakarrik irekitzen da).
5. eta 7. zenbakien artean, Plazako kalera sartzen da.
11. zenbakia XVI-XVII. mendeko etxea da. Aurrez aurre, Pasalekuko pisuak daude, Nafarroa Beherea plazara iristeko sarbide egokia.
17. eta 19. zenbakien artean, etxarte bat zegoen, orain erabilgarri ez dagoena, eraikuntza batek bidea oztopatu baitu.
16. zenbakian, lehenengo pisuaren parean, “Zuzako Agoitz” familiaren armarria ikus daiteke, kuartel batean Agoizko armarria duena.
Kalean zehar gestoria bat, harategi bat, jantzi-denda bat (200 urteko historia du, merkatarien familia batek belaunaldiz belaunaldi egina), Elkarte Gastronomiko bat eta Jabetza Erregistroa (Pasalekuaren amaieran) aurki daitezke.
Antzinako argazkietan, gaur egun baino estuagoa, espaloiak direla eta, dirudien kale bat ikusten da. Eskuinean, patio handi bat agertzen da, Guirior markesaren etxea (geroago Zirkulu Karlistaren egoitza izan zena) jantzigintza denda bat eta arrandegi bat. Erregeordearen kalea eta Nafarroa Beherea plaza lotzen zituen pasabidearen sarrera ere badago, baita Zuzako Agoiztarren etxea ere. 5. zenbakian, Confecciones Goibururen denda zegoen, eta, kalearen amaieran, 23. zenbakian, Ruiz-Perurena familiarena izan zen etxea, Perurenatarren armarria gordetzen zuena, zegokion inskripzioarekin.
| 16. zenbakia | Pasaleku (Antzina Erregeordearen kaleko 23. zbk) | Erregeordearen Kalea |




