ZURE ZUHAITZA – TU ÁRBOL

Agoizko Udalak Agoizko zuhaiztia handitu eta hobetu nahi du, herritarren eta ingurukoen bizi-kalitatea hobetzeko.
Zuhaitzek ingurumen- eta gizarte-onura ugari eskaintzen dizkigute:
- Edertasuna eta kolorea gure hiri-ingurunerako
- Itzala egun beroetan
- Biodibertsitaterako babeslekua
- Airearen kalitatea partikula kutsatzaileak xurgatzean eta oxigenoa isurtzea
- Eskola umeentzako eta helduentzako ingurumen hezkuntza.
Urtetik urtera, gero eta nabarmenagoa da klima-aldaketa, tenperaturak gora egiten ari baitira eta gero eta gero eta beroaldi gehiago baitaude. Zentzu horretan, zuhaitzek garrantzi handia hartuko dute jendea bizi den lekuetan bizi-kalitate nahikoa mantentzeko. Hori dela eta, itzalguneak eta zuhaitz lerrokadurak sortu nahi dira, herritarrak kontrako klima gertakarietan babestu ahal izateko.
Bestalde, inoiz baino beharrezkoagoa da gure herriak birnaturalizatzea eta berdatzea, zuhaitzak gehiago edukiz kale, plaza eta parkeetan.
Gainera, zuhaiztia ingurumen hezkuntzako tresna handia da, ingurumena zaintzeko dugun erantzukizunaren eta belaunaldi berrien etorkizunaren partaide egiten baikaitu.
Horregatik guztiagatik, Udalak “ZURE ZUHAITZA-TU ÁRBOL” PROIEKTUA jarriko du abian. Lehen edizioa datorren OTSAILAREN 26an, IGANDEA, BERAXITOA PARKEAN eginen da, eta HONAKO PERTSONA EDO talde hauek GONBIDATZEN DITU ZUHAITZ BAT LANDATZEN ETA BABESTEN PARTE HARTZERA:
- 2022an jaiotako haurrak
- Ikastetxeetako ikasleak
- Udalerriko elkarteak, erakundeak
- Norbanakoak
Apadrinatutako zuhaitz bakoitza erregistratuta geratuko da identifikatu, zaindu eta bere hazkundean eta eboluzioan lagundu ahal izateko.
Jardunaldia goizeko 11etan hasiko da.
Parte hartzeko posta elektroniko bat bidali behar da publicoayuntamiento@aoiz.es helbidera.
Izena emateko epea otsailaren 6tik 20ra izanen da.

