2016ko urtarrilak 27

ZF-TRW-ren batzordeak egin atxikimendu adierazpena

Agoizko Udala larunbata honetako manifestaziora atxikitzen da eta TRWko langileei bere elkartasuna helarazi nahi die.

ZF-TRW-ren batzordeak egin atxikimendu adierazpena

 

ZF-TRW DEFENDAMOS EL EMPLEO EN NAVARRA-NAFARROAKO ENPLEGUAREN DEFENTSAN lelopean, ZF-TRW multinazionalaren eskutik jasaten ari garen jokabidea gaitzetsi nahi dugu, baita Nafarroak gizartea osatzen duten langile asko eta asko pairatzen ari diren egoera ere.

Nafarroako industria galtzen ari da indarra. Enpresa txiki, ertain eta handi askori eragin diete enplegu suntsipenak eta lan baldintzen okertzeak.

ZF-TRW bigarren taldea dugu mundu mailan automobilgintzako osagaien horniketan.

ZF-TRW, gure erkidegoan, mende erdi baino gehiagoko historia duen enpresa dugu. Oraingo honetan, 250 langile iraizteko bideratu duen espediente honen bidez eta ekoizpenik eta inbertsiorik egiten ez denez, enpresa horren jarraipena arriskuan paratzen ari dira.

Nafarroako gobernuek lan egin dute, eta horretan ari dira egunotan, aipatu lantokiak gure artean iraun dezan.

Ez da onargarria nafar guztiok Nafarroan enplegua sor dadin esleitu dugun dirua, finantza ingeniaritza eginez, gero, desbidera dadin akziodun batzuen onuran edota lan baldintza eskasenak dituzten herrietan inberti dadin.

ZF- TRW enpresa batzordeak zuen atxikimendua eskatzen du, hilak 30 izanen denean, larunbatez, eta autobus geltokitik abiatuta, eginen den manifestazioan parte hartuz.

GOGORKERIRIK GABE HITZARMENA NEGOZIA DEZAGUN!

250 IRAIZPENEZ OSATURIKO ESPEDIENTEA BAZTER DADIN!

ZF-TRW-AK ETORKIZUNA IZAN DEZAN!

EN DEFENSA DEL EMPLEO DE NAVARRA- NAFARROAKO ENPLEGUAREN DEFENTSAN!

Volver arriba