2023ko otsailak 28

EHUNTZEN EHUNTZEN, DESPENTSA HANDIAGO

Foto noticia

Jakiak Ehuntzen ekimena pandemia garaian sortu zen, Pirinioetako, Pirinioaurreko eta Zangozako eskualdeko toki entitateek bultzatuta. Izan ere, kezkatuta ikusi zuten bertako biztanleen errealitatea, batez ere elikagaien ekoizleen eta hurbileko merkatariena. Sistema sinplifikatzeko aukera aztertu zuten, zirkularragoa eta jasangarriagoa izan zedin. Eskualdeak batzeko, Cederna Garalurri proposatu zioten proiektua gidatzea.

Pirinioaurreko entitate hauek parte hartzen dute: Erromantzatuak, Urraulbeitik, Urrotzek, Irunberrik, Agoitzek, Irati Mankomunitateak eta Arterra elkarteak. Talde Eragile bat lanean ari da, lurraldearentzako elikadura ereduaren proposamena zehazteko.

2020tik Daniel eta Nina Carasso Fundazioak ekonomikoki parte hartzen du ekimen honetan.

2021ean eta 2022an, abian jarri ziren zenbait lantalde eta topaketa profesional, hainbat arlo interesgarriren inguruan lan egiteko, hala nola ekoizpena, ostalaritza, merkataritza eta lurraldearen eta bere nortasunaren balioa nabarmentzea. Elkargune horietan lehentasunak eta lan-ildoak identifikatu ziren, eta horietatik sortu zen ostalaritzarako, turismorako eta hurbileko saltokietarako eskuragarri dagoen katalogo bat egiteko beharra. Gainera, Urrotz-Hiriko Jasangarritasunaren Azokan parte hartu zen.

2022ko abendutik, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta La Caixa Fundazioak laguntzen dute prozesu honetan, Tokiko Innova deialdiaren bidez. Horri esker, pertsona bat sartu ahal izan dugu lantaldean, proiektuan lanaldi erdian aritzen dena. Horrekin, lurraldeko elikadura-sistema ehuntzen ari diren ondutako ekimen horietan eragiteko behar den bultzada emanen da. Gainera, eskualde bakoitzeko (Pirinioak, Pirinioaurrea eta Zangoza Eskualdea) toki-erakundeen, batzordeen eta mankomunitateen laguntza jasotzen da, bai eta eredu aldaketarako beharrezko diren eragile horiena ere (ekoizleak, merkaturatzaileak eta kontsumitzaileak).

Egiten diren jardueren berri emanen jarraituko da: topaketak, jardunaldiak, azokak… prozesu hau aberasten eta elkarrekin ehuntzen jarraitzeko.

Laster, martxoaren 24, 25 eta 26an, Pirinioetako topaketetan parte hartuko da eta baita maiatzean eginen den Urrotz-Hiriko jasangarritasunaren azokan ere.

Jakiak Ehuntzen-eko ekipoen eta lurraldean bizi diren pertsonen ahaleginei esker, elkarri laguntzen dioten sektoreak lotzen jarraitzen dugu!

Volver arriba