Hirugarren proba praktikoa egiteko data jartzea

Ofizial administrari lanpostua, lan araubide finkoan, lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia. Hirugarren proba praktikoa egiteko data jartzea (6.4.3. oinarria.- Proba informatikoa).
Agoizko Udalaren zerbitzurako lan-kontratu finkoko erregimenean aritzeko ofizial administrari lanpostuaren oposizio-lehiaketako oposizio faseko bigarren proba praktikoa buruturik eta horren emaitza jasota, bidezkoa da, deialdiko 6.4.3 oinarrian xedatutakoaren arabera, oposizio-faseko hirugarren proba (6.4.3 oinarria – Informatika proba) egiteko eguna zehaztea. 2025eko URTARRILAREN 16an, OSTEGUNA, IZANEN DA, 09:30ean, Agoizko Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan (Karrika Berria, 22; Agoitz). Iragarki hau udaleko web-orrian eta iragarki oholean argitaratzeko eta orain arte egindako probak gainditu dituzten izangaiak pertsonalki deitzeko agindua ematen dut.
Agoitz, 2025eko urtarrilaren 9a.
Ana Cosín Reta epaimahaiburua.
