2026ko otsailak 3

Agoizko jaietako programan behien entzierroak antolatzen jarraitzeari edo ez jarraitzeari buruzko herri kontsultaren emaitza

Foto noticia

Hartutako udal-konpromisoa betez, Agoizko Udalak kontsulta lotesle bat egin du herritarrek erabaki zezaten behiek jaietako egitarauan jarraituko zuten ala beste jarduera batzuekin ordezkatuko zituzten.

Kontsulta bozketa telematikoaren eta presentzialaren bidez egin da, eta honako emaitza hauek erregistratu ditu:

– Emandako botoak: 868 (777 boto telematiko eta 91 presentzial).
– Behien entzierroak egiten jarraitzearen aldeko botoak: 443; hau da, emandako botoen % 51 eta udal-erroldaren % 17.
– Beste jarduera batzuk antolatzearen aldeko botoak: 425 boto, emandako botoen % 49ren eta udal-erroldaren % 16ren baliokideak.

Lortutako emaitzaren arabera, Agoizko Udalak behien entzierroak antolatuko ditu berriro jaietako programaren barnean.
Udalak herritarren parte-hartzea eskertu nahi du, boto-eskubidea duen erroldaren % 33ra iritsi baita, eta Agoizko biztanleek egindako parte-hartze demokratikoaren balioa nabarmendu nahi du.

 

Volver arriba