2025ean, Agoizko Udalak herritarren parte hartze prozesu bat bultzatu zuen, jaietako programaren barnean “Behiak” antolatzen jarraitu behar zen edo, proba modura, beste jarduera batzuekin ordezkatu behar ziren erabakitzeko. Prozesuak honakoak biltzen zituen: informazio publikoa eta saio parte-hartzaileak, eta bi aukeren arteko azken bozketa, behiekin jarraitzea ala ekitaldi hori gabe urtebeteko proba pilotu bat egitea erabakitzeko.
Kontsulta 2025eko otsailean egin zen, eta emaitza behirik ez antolatzea izan zen. Probaldia bukatuta, Udalak, hartu zuen konpromisoari jarraikiz, aurten kontsulta lotesle bat deitzeko erabakia hartu zuen, behin betiko erabakitzeko behirik ez antolatzea edo, aldiz, jai-egitarauan berriz sartzen zen.
Konpromiso hori betetzeko, bozketa lotesle baterako deia egiten da orain, Agoitzen erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutakoa. Herritarrek formulatutako bi aukeretako baten alde egin beharko dute, bi hautetako bat hartuz, hain zuzen ere: “Bai, jaietako programaren barruan behiak antolatzen jarraitzeari” edo “Ez, jaietako programaren barruan behiak antolatzen jarraitzeari”. Boto-txartelek “Bai” edo “Ez” aukera dute; beraz, ez da ohar gehigarririk egin behar, edozein markak botoa baliogabetuko baitu.
Bozketa modu elektronikoki zein presentzialki eginen da. Bozketa elektronikoa urtarrilaren 22tik 29ra eginen da, www.agoitz.eus udal webgunearen bidez. Bertan gaituko den esteka baten bidez, boto bakarra emateko aukera izanen da NANa, abizenak eta jaioteguna adierazita. Aurrez aurreko bozketa, berriz, Kultur Etxean eginen da, otsailaren 1ean, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara, eta ezinbestekoa izanen da NAN aurkeztea.
Emaitzak bi modalitateen emaitzen zenbaketa osatu bezain laster jakinaraziko dira, eta lotesleak izanen dira, hots, horiek erabakiko dute udalak behian behin betiko antolatzen jarraituko duen ala ez. Gardentasuna bermatzeko, akta ofizial bat eginen da emaitzekin, dokumentazioa gordeko da eta egiaztapen-mekanismoak gaituko dira herritarrentzat.