2021eko uztailak 6

Pertsona guztiok txertoa jasotzeko eskubidea dugu

  • Gaur egun txerto-kopurua, nahiz eta handia izan, mugatua da oraindik, eta, horregatik, garrantzitsua da txertoak ematea lehenestea. Helburua lehenengo babestea izan da:
    – pertsona ahulenak (adinekoak, mendekotasuna dutenak)
    – beste pertsona batzuekiko (profesional sanitarioak eta soziosanitarioak) esposizio- eta transmisio-arrisku handiena dutenak.
    – gizartearentzat funtsezkoak diren zerbitzuak ematen dituztenak.
  • Txertaketa-irizpideak eta -lehentasunak etengabe berrikusten eta eguneratzen dira, informazio zientifiko gehiago dagoen heinean eta txertoen eskuragarritasunaren arabera.
  • Txertoak ekarriko dira Nafarroan bizi diren pertsona guztientzat, baita seguru pribatuen edo mutualitateen bezeroentzat, egokitu gabeentzat, atzerriko egoiliarrentzat, eta abarrentzat ere. Osasunbideak jakinaraziko dizu zure taldeari txertatzea noiz dagokion. Atzerritarra bazara, hemen kontsulta dezakezu informazio gehiago.
  • Kontsultatu sarritan orrialde honetan argitaratzen den informazio eguneratua edo komunikabidetan jakinarazten diren nobedadeak.

Volver arriba