2016ko urriak 6

Ondarearen Europako jardunaldiak

Pasa den igandean ospatu ziren Nafarroako Gobernuak antolatutako ondarearen Europako jardunaldiak.

Agoitzen aukera aprobetxatu genuen Induriagako aztarnak ikustera joateko. Lekua Zarikietako mendietan dago, 1.000 m-ko altueran.

Multzo megalitiko honek 6.000 m2 ditu, eta Agoitz eta Longidako udalerrien artean banatuta dago.

Zenbait harrespilak eta menhirrek osatzen dute  multzoa. Haren ezaugarririk nabarmenenak dira: batetik, kokapena da, hegoaldeen aurkitutako aztarnategia baita; eta, bestetik, erdian dituen monolitoak. Kilometro bat aurrerago, Jenonaleseko kastroa dago. Burdin Aroko  herrigunea   da, eta nekropoliaren adin berekoa izan liteke.

Hara joateko pistan gora hartu behar da eta, aurrerago, Ikazkinen bidean barna segitu. Ibilbidean, antzinako ikaztegien hondarrak ikusi ahalko ditugu. Jarduera hori oso ohikoa zen orain dela sei edo zazpi hamarkada: ikatza egiteko artea erretzen zuten.

Volver arriba