NASUVINSA-LURSAREAK boluntariotza programa bat antolatu du adinekoa edo mugikortasun murriztua duten pertsonak paseatzeko
Boluntario izan nahi duzu adinekoak edo mugikortasun murriztua duten pertsonak paseatzera joateko? Mugikortasun iraunkorreko proiektu honetan parte hartu boluntario bezala eta lagundu gaitzazu irribarreak marrazten.
Prestakuntza teorikoa?
Bai, garrantzitsua delako proiektu honetan boluntario izatea zer den jakitea; konpromisoak, egin beharreko lanak, daramagun pertsonenganako tratua, nola zirkulatu eta abar. Ikasteko.
– Data: martxoak 16 edo 23
– Ordua: 19.00etan.
On-line plataforma: Google-eko Meet bidez. Ez da beharrezkoa aplikazioa jaistea, esteka sakatuta bakarrik nahikoa da. Inprimakian inskribatu ondoren bidaliko da. Aukera hori ez badago, telefonoz edo posta elektronikoz ere eman daiteke izena.
Prestakuntza lanaldi presentzial batean ere egin ahal izango da, teoria eta praktika egun berean eginez. Apirilaren 2an egingo da Uharten.
Eta praktika?
Ziurrenik badakizu bizikletan ibiltzen, baina triziklo elektriko hau gidatzeko beharrezkoa da nola funtzionatzen duen jakitea eta praktikatzea, paseoan ibil zaitezkeen pertsonak segurtasunez eraman ahal izatek. Eta pilotatu nahi ez baduzu, paseoan modu seguruan nola lagundu ere jakingo duzu.
Nork ematen du prestakuntza?
Biciclistas de Corellatik Toño, Cristina eta Juan Luis datoz, En bici sin edad Navarra erakunde bultzatzaile eta koordinatzaileatik.

Ziur zaude argi duzula, orain izena ematea besterik ez zaizu geratzen!!!
Amaia, Edurne eta Oskar (Garrapo eta Mendikate) gara prestakuntzak kudeatu eta antolatzen ditugunak.
Bete izena emateko formulario hau: https://forms.gle/WX1F6Sr5geGrZvVv5
Zalantzarik baduzu, ez duzulako argi nola egin, deitu edo idatzi nahi badiguzu, hauek dira gure datuak:
Emaila: garrapo@garrapo.com
Telefonoa eta/edo wathsapp: 638 13 65 31
