“AGOIZKOLLAGE”, 2026ko Agoizko jaietako kartela
Ander Martínez Bratosen "Agoizkollage" kartela aukeratu dute Agoizko 2026ko jaiak iragartzeko, bozketa bidez, 71 boto lortuta ( % 45). Gainerako finalistak izan dira: José L...


Maddalen proposamenak irabazi zuen “Gendulain – San Roman ermita: Bake Lekua” Eskultura Lehiaketa Herrikoia, abenduaren 17tik urtarrilaren 9ra egindako herritarren bozketaren ondoren. Iosune Etxarte Buezo eskultoreak (Agoitz) sortutako lanak botoen % 75 lortu zuen, 89 boto guztira, eta argi eta garbi gailendu zitzaien beste bi proposamen finalistei.
Bigarren geratu zen Felix Lizarraga Araizen (Lizoain) Iratzarri/Despertar, botoen % 20 eta 24 boto-txartelekin; Marian Irigoyen Otazuren (Obanos) Estelak, berriz, % 4 jaso zuen, 5 boto-txartelekin.
Corten altzairuzko hiru piezaz osatutako Maddalen eskulturak Magdalena erreginaren irudipean aurrez aurre dauden bandoen lotura irudikatzen du, Gendulaingo bakearen sinadurarekin lotutako elkartzeko eta adiskidetzeko espiritua modu abstraktuan gogora ekarriz.
Lehiaketa Agoizko Historia Elkarteak (HIDEA) eta Agoizko Udalak bultzatutako “Gendulain – San Roman ermita: Bake Lekua” proiektuaren barruan kokatzen da, Cederna-Garalur, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta “la Caixa” Fundazioaren INNOVA programaren laguntzarekin. Datozen hilabeteetan, San Roman ermitaren inguruan obra jartzeari ekinen zaio.

Ander Martínez Bratosen "Agoizkollage" kartela aukeratu dute Agoizko 2026ko jaiak iragartzeko, bozketa bidez, 71 boto lortuta ( % 45). Gainerako finalistak izan dira: José L...
IKUSI
Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako enplegatuen bi plaza betetzeko, lan-kontratudun finkoaren araubidean. Izendapen-proposamena Probak bukatu dira honako deialdi honetan:...