DEIALDIA. IZANGAI ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza betetzeko, oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko ...
Alkatetzaren ebazpena, 2025eko azaroaren 3koa, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duena Agoizko Udalaren zerbitzura, oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean, zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza betetzeko deialdian.
Alkatetzaren 2025eko irailaren 2ko Ebazpenaren bidez, oinarriak onetsi ziren Agoizko Udalaren zerbitzura, oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean, zerbitzu anitzetako enplegatuaren D mailako bi plaza betetzeko deialdian (lanpostuko osagarria: %17,36; mailako osagarria: %12,00). Deialdia 2024ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 18an.
Deialdiaren oinarrietan (6.1 oinarria) zehazten denez, eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, Agoizko Udaleko alkateak ebazpena emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaleko iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan. Eskabideak aurkezteko epea igarota, deialdiaren 6.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, eta ikusita hogeita hamasei hautagai aurkeztu direla eta aztertuta deialdian ezarritako betekizunak betetzen direla, bidezkoa da onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onestea. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, baztertutako pertsonek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, eta, hala badagokio, egindako akatsak zuzendu, Agoizko Udalaren Erregistro Orokorrean idazki bat aurkeztuz (6.2 oinarria).
Horrenbestez, deialdiaren 6.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, onesten da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta agintzen da argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan.
EBATZI DUT:
1. Onartutako izangaien zerrenda onestea (I. eranskina), baita eta baztertutako izangaien zerrenda ere (II. eranskina), deialdi honetan: deialdia, Agoizko Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatuaren D mailako bi plaza betetzeko, oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean (lanpostuko osagarria: %17,36; mailako osagarria: %12,00).
2. Deialdiaren 6.2 oinarrian ezarritakoari jarraituz, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek –halakorik bada– erreklamazioak egin ditzakete eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada, idazki bat Agoizko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuz.
3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean eta iragarki-taulan.
Agoitzen, 2025eko azaroaren 3an.–Alkate udalburua, Ángel Martín Unzué Ayanz.
I. ERANSKINA.–ONARTUTAKOEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
ANSOAIN SEVILLANO, IGNACIO
ARENAL RÍPODAS, GORKA
ARIZCUREN GAVIRIA, PEDRO MARÍA
ARÓSTEGUI ANCHO, JUAN CARLOS
BAZTÁN VIDAURRETA, ASIER
CORREIA AGUDO, DANIEL
DIEZ OLABE, MIKEL
ERANSUS IZCO, EDUARDO
ESTEVEZ DOMINGO, IVAN
GARCÍA ECAY, ÁNGEL MARÍA
IRIBARREN MINA, EKAITZ
ITURRI MUGUETA, LUIS
LARRAÑETA MACAYA, EKAITZ
LACUNZA HERNÁNDEZ, IGOR
LIZARRAGA SANCHO, MIKEL
MARIEZCURRENA GOIZUETA, IÑAKI
MORENO BEGUIRISTAIN, ADUR AINGERU
MORGADO DIEZ, IKER
PEÑA GONZÁLEZ, ANDRÉS JOSÉ
PÉREZ GOÑI, JOSÉ LUIS
SASO AUNIÓN, VANESA
SERRANO JIMÉNEZ, CRISTIINA
SOLA CÁRDENAS, AITZIBER
TIRAPU NUIN, JON ENEKO
URDIN UNCITI, JULEN
VIGURIA DE LA MERCED, OSCAR
ZALDAIN GOÑI, JON
II. ERANSKINA.–BAZTERTUTAKOEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
AURREKOETXEA TEZANOS, GARIKOITZ (*)
3.c) oinarria.
CASTELLANO OLEA, ITSASO (*)
4.1. oinarria.
GARCÍA MARTÍNEZ, JOSÉ MARÍA (*)
3.f) oinarria, 4.1 oinarria.
GONZÁLEZ PAVON, JOSEBA MIRENA (*)
4.1. oinarria.
IZURZU ZABALZA, AITOR AKIER (*)
4.1. oinarria.
JIMÉNEZ JIMÉNEZ, RICHARD FRANCISCO (*)
4.1. oinarria.
LARRAZ LARRAN, FRANCISCO JAVIER (*)
3.c) oinarria.
PERONA MARTÍNEZ, DAVID (*)
4.1. oinarria.
RUIZ DE LARRAMENDI ECAY, IOSU (*)
4.1. oinarria.
(*) Deialdiaren 3.c) oinarria.–Ez frogatzea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulu hauetako bat dutela, gutxienez, edo eskuratzeko moduan daudela (eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina): DBHko Graduatuaren titulua, Eskola Graduatuaren titulua, Erdi Mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokide bat. Atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioaren frogagiria.
(*) Deialdiaren 3.f) oinarria.–Ez frogatzea B motako gidabaimena dutela.
(*) Deialdiaren 4.1 oinarria.–Ez frogatzea I. eranskinaren araberako eskabidea erantsi dutela, deialdian parte hartzeko.
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza betetzeko, oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko ...
IKUSI
Agoitz eta Iratiko ondareari eskainitako erreportai bat argitaratu da Burgiko "La Kukula" buletinean. Monografikoak Irati ibaiko Barrankeatzaile, Ganchero edo Pikeroen ogi...