Ikusgai eta jaisteko prest dago Agoizko Udalaren Berrien Buletina; hilabetea: abendua.
IKUSI

Maiatzaren 17an, LGBT+fobiaren kontrako egunean esaten genuena errepikatzen dugu Ekainaren 28an, LGBT+ harrotasunaren egunean. Harro gaudelako gure bizitzez, harro gure bizi historiaz, harro LGBT+ mugimenduaz.
Komunikabide nagusienen estigmatizazio saiakerek eta manipulazioak zein eskuin muturreko diskurtsoek cis-hetero arautik ateratzen diren bizitzak ezabatu nahi dituen honetan, inoiz baina garrantzitsuagoa da nondik gatozen ospatzea eta aldarrikatzea. Stonewalletik Euskal Herrira, milaka bizipen, galera, aldarrikapen eta lorpen izan ditugu, baina oraindik egiteko asko dago. Eraso LGBT+fobikoen datuak gora doaz, armairuak presente jarraitzen du gure bizitzako arlo guztietan, diskurtso patologizatzaileak ugaritzen ari dira… eta ondorioz gure bizitzak arriskuan daude.
Honen guztiaren aurrean, antolatzea eta borrokatzea ezinbestekoa da dugu. Gure kasuan, instituzioetatik politika publiko integral eta sendoak, perspektiba feministan oinarritutako zerbitzuak, babes kolektiborako eta autodefentsarako mekanismoak ezartzeko bideak… ezartzea ezinbestekoa da dugu. Anekdotikoak diren politikak alde batera utzi, eta estrukturalak diren horiek erdigunean jartzeko garaia da. Horretan ari gara gobernatzen ari garen hainbat udaletan, eta hori sustatuko dugu ere oposizioan gauden toki guztietan.
Horregatik guztiagatik Agoizko Udalean konpromezua konpromisoa hartzen dugu, gure herriko/herrialdeko LGBT+ pertsonen bizitzen gaineko diagnostikoa egin, eta honetan oinarritutako ekintza plan integral bat abiatzeko. Prozesu hau, herriko LGBT+ mugimenduko kideekin batera egingo da egiteko konpromisoa hartzen dugu, eta egon ezean, erreferente eta norbanako ezberdinak aktibatzeko modua sustatuko da dugu.
Honetaz gain, dei egiten dugu Ekainaren 28aren bueltan antolatu diren ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko, eta amaitzeko, LGBT+ pertsonen bizitzak egunerokotasunean bizigarriak izateko, lan eta borrokatzen ari diren kide eta kolektibo guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu guztiak zoriondu nahi ditugu, harrotzeko moduko mugimendua osatzen dugulako. Gure bizitzek balio dutelako, gora ekainaren 28a!
IKUSI
Agoizko XX. Argazki Lehiaketak dagoeneko baditu irabazleak. Kategoria Orokorrean, Xabier Dendarieta Sarriés gailendu da, “Koloreak” izeneko argazkiarekin. Herrikoen moda...
IKUSI Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza betetzeko, oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean. Izangai onartu eta baztert...