Onartuen behin betiko zerrenda: zerbitzu anitzetako lau langile kontratatzea
IKUSI

Agoizko Udaleko alkatearen 2025eko abenduaren 1eko ebazpen baten bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi dira, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (lorezaintzako zerbitzuari atxikia), lan-kontratudun finkoen araubidean. Hala, deialdia oinarri hauen arabera eramanen da aurrera:
Agoitzen, 2025eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Ángel Martín Unzué Ayanz.
OINARRIAK
1.–Xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (lorezaintzako zerbitzuari atxikia). Maila: D. Lanaldia: %100,00. Lanpostuko osagarria: %22,52. Mailako osagarria: %12,00. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: bat. Egoera: hutsik. Udal honetako Zerbitzu Anitzetako Alorreko lorezaintzako zerbitzuari atxikita dago plaza, eta plantilla organikoan identifikatuta dago.
1.2. Izendapenak Agoizko Udaleko lan-kontratudun finko bilakatuko du izendatua, ondorio guztietarako, plazaz jabetzen denetik aurrera; halaber, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da, beharrezkoa bada, eta hartan alta emanen zaio.
1.3. Lanpostuak izanen ditu Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen D mailari dagozkion lansariak. Era berean, plantilla organikoan ezarrita dauden osagarriak jasoko ditu, bai eta hitzarmen kolektiboaren bidez lortzen ahal direnak ere.
1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat. Lanaldiaren urteko lanordu kopurua izanen da Udaleko funtzionarioentzat ezarritakoa.
1.5. Eginkizunak bere mailari eta kategoriari dagozkionak izanen dira, lorezain-peoiaren lanpostuari dagozkionak, arlo hauetakoak: parke eta lorategien mantentze-lanak, lorategietan soropila moztea eta inaustea, ureztatze instalazioen mantentze-lanak, landaketak egitea, ereitea, lorategiak sortzea eta horien mantentze-lanak egitea, basogintza-lanak eta ingurumena zaindu eta babestekoak, izurriak kontrolatzea eta lanpostuarekin lotutako beste batzuk.
1.6. Halaber, deialdi honen xedea da aldi baterako kontrataziorako zerrenda bat eratzea sartzeko hautapen-prozesuan plazarik eskuratzen ez duten izangaiekin, deialdiaren 12. oinarriari jarraikiz.
2.–Aplikatzekoa den araudia.
Prozesu hau gauzatuko da honako araudian xedatutakoaren arabera: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.
3.–Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
Parte hartzen ahal dute, era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
Atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioaren frogagiria.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, beren estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.
Baldintza horiek guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte lanpostua eskuratzen duten izangaiek, deialdi honen hamargarren oinarriak xedatzen duen moduan eta epean. Hori guztia bete beharko da, gainera, eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunean eta hautapen-prozesu osoan, izendapen eguna arte bete ere.
Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta haien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira; horrez gain, dagokien erantzukizuna egozten ahalko zaie, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik.
4.–Eskabideak.
4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Agoizko Udalaren erregistro orokorrean (Karrika Berria 22, Agoitz), 10:00etatik 13:00etara, edo Agoizko Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.agoitz.eus); edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Betiere, laugarren oinarrian adierazitako epean aurkeztu beharko dira.
Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztu behar da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, hura ziurtatu aurretik. Horrez gain, frogagiria bidali beharko da posta elektronikoko helbide honetara: publicoayuntamiento@aoiz.es. Baldintza horiek betetzen ez badira, ez da eskabidea onartuko.
Eskabideak izanen dira I. eranskineko ereduaren araberakoak.
Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Eskabidearekin batera, izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
Puntu honetan adierazitako agiriak aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuko. Salbuespena da d) apartatua. Izan ere, d) apartatuan eskatutako agiriak ez aurkezteak ez du ekarriko izangaia deialditik kanpo uztea, baina bai ekarriko du lehiaketaldian puntuazioa eskuratzeko eskubidea galtzea. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
4.2. Desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte eskabidean bertan, horien beharra duten ariketetarako. Aparteko orri batean, adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.
5.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epearen azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun balioduna izanen da muga-eguna. Betiere, eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.
6.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
6.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Agoizko Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan. Izangai bazterturik ez bada, alkateak zuzenean onesten ahalko du izangai onartuen behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
6.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek –halakorik bada– erreklamazioak egiten ahal dituzte eta eskabideetan egindako akatsak zuzendu, idazkia aurkezturik Agoizko Udaleko erregistro orokorrean.
6.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondoren, Agoizko Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, adierazirik non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.
6.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, epeari edo moduari dagokionez, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
7.–Kalifikazio-epaimahaia.
7.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
Epaimahaiburua: Ángel Martín Unzué Ayanz, Agoizko Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Ana Cosín Reta, Agoizko Udaleko alkateordea.
Ordezkoa: Inés Villanueva Abaurrea, Agoizko Udaleko administrari-ofiziala.
Ordezkoa: Isabel Rípodas Reclusa, Agoizko Udaleko administrari-ofiziala.
Ordezkoa: Miguel Rípodas Reclusa, zerbitzu anitzetako enplegatua, Agoizko Udaleko langileak ordezkatuz.
Ordezkoa: izendatzeke.
Ordezkoa: izendatzeke.
Ordezkoa: izendatzeke.
7.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta Agoizko Udalari hala jakinarazi, baldin 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasota dauden arrazoiak suertatzen badira (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.
Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko eta errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla eta, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.
7.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.
7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.
7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.
8.–Hautapen-prozesuaren nondik norakoak eta balorazioa.
Prozesuak bi fase izanen ditu: lehiaketaldia eta oposizioaldia. Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, lehiaketaldia, eta, ondoren, oposizioaldia.
Gainerako proben hurrenez hurreneko iragarkiak Udalaren iragarki-tauletan eta web-orrian emanen dira argitara, 48 ordu lehenago.
Epaimahaiak zehaztuko du oposizioko ariketa bakoitzaren gehienezko iraupena, ariketa bakoitza egiterakoan.
8.1. Lehiaketaren nondik norakoa.
8.1.1. Lehiaketaldia ez da baztertzailea, eta haren helburua da izangai bakoitzaren merezimenduak baloratzea. Betiere, merezimenduek zuzeneko lotura izan behar dute deialdiko lanpostuaren berezko egitekoekin. Gehienez ere 30 puntuko balorazioa izanen du, modu honetan banaturik:
8.1.2. Epaimahaiak III. eranskineko baremoaren arabera baloratuko ditu izangaien merezimenduak; horiek denak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.
Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu epaimahaiak, noiznahi.
8.2. Oposizioaren nondik norakoa.
Oposizioaldiak jarraian azaltzen diren probak izanen ditu, eta gehienez ere 70 puntu lortzen ahalko dira.
Ariketa bakoitzaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu, bai Udalaren iragarki-taulan bai probak egin diren tokian, haiek gainditzen dituztenen zerrenda eta lortutako kalifikazioak; halaber, oposizioko hurrengo ariketa non, noiz eta zer ordutan eginen den, gutxienez ere 48 ordu lehenago.
Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat. Oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak edo aipatu agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.
8.2.1. Lehen proban (baztertzailea), idatziz erantzun beharko zaio test motako galde-sorta teoriko-praktiko bati; deialdi honen II. eranskineko gai-zerrendari buruzkoa izanen da.
Erantzun zuzen bakoitzeko puntu bat emanen da, eta erantzun okerrak zigortu eginen dira, 0,33 puntu kenduta horietako bakoitzeko. Hasi baino lehen adieraziko du epaimahaiak zenbat denbora izanen duten izangaiek, gehienez, ariketa egiteko.
Ariketa honetan, gehienez, 25 puntu lortzen ahalko dira.
Izangaiek gutxienez 10 puntu eskuratu beharko dute, eta baztertu eginen dira puntuazio horretara iristen ez diren izangaiak.
Gutun-azal itxien sistema erabiliko da ariketa horretan. Ariketa zuzendutakoan, kalifikazio-epaimahaiak ikusgai jarriko ditu kalifikazioen zerrenda, bai eta gutun-azal itxiak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua ere, Agoizko Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan.
8.2.2. Bigarren proba (baztertzailea): proba praktikoa. Proba praktiko bat edo gehiago eginen dira, arlo hauetakoak: makineria erabiltzea, iturgintza eta elektrizitatea, soldadura, mantentze-lan orokorrak, makineria arina/ertaina maneiatzea, edo bestelako edozein, betiere zerikusia badute deialdi honetako 1. oinarrian aipatzen diren eginkizun edo zerbitzuekin. Epaimahaiak zehaztuko du ariketa honetako probak eginen diren egun bakarrean edo gehiagotan, baita zenbat denbora iraunen duten ere, betiere haien edukiaren arabera.
Ariketa honetan gehienez ere 45 puntu lortzen ahalko dira, hiru proba praktiko puntuagarritan banaturik, bakoitza 15 puntukoa. Proba guztiak batuta, 22,5 puntu lortu beharko dira (eta horietako bakoitzari esleituriko balioaren %50 gutxienez, hots, 7,5 puntu). Izangaia deialditik kanpo geldituko da, ez baditu lortzen aipatutako 22,5 puntuak edo ez badu lortzen proba bakoitzean hari esleituriko balioaren %50.
8.2.3. Epaimahaiak ezartzen duen hurrenkeran eginen dira probak eta ariketak.
8.3. Alegazioak.
Fase hauetako proben behin-behineko kalifikazioen aurka alegazioak aurkezten ahalko dituzte izangaiek 5 egun balioduneko epean. Epe hori iraganda alegaziorik ez badago, behin betiko bihurtuko dira. Alegaziorik izanez gero, epaimahaiak ebatziko ditu, eta ondoren behin betiko emaitzak argitaratuko ditu.
9.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.
9.1. Izangaien kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak iragarki-taulan jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren ordenan, eta igorriko du puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena.
Berdinketarik gertatuz gero, joko da oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde. Berdinduta segituz gero, lehen ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan eta, azkenik, berdinketak badirau, jendaurreko zozketa bat eginen da.
9.2. Kalifikazio-epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, parte-hartzaileen behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Agoizko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta alkateari izangaien zerrenda igorriko dio, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik eta espediente osoarekin batera, hark ebazpena eman dezan karrerako funtzionarioa izateko izendapen proposamenari buruz, eta, gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Probak gainditu dituzten gainerako izangaiak sartuko dira Agoizko Udalaren kontratazioetarako zerrenda batean, lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda hori erabiliko da kontratazioak egiteko, Udalak ematen dituen zerbitzuetan sortzen diren beharrei erantzuteko, deialdi honen 1.6 oinarriari jarraikiz.
10.–Agiriak aurkeztea.
10.1. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Agoizko Udalaren erregistro orokorrean:
Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.
10.2. Epe horretan interesdunak agiri horiek aurkezten ez baditu, salbu eta behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan, ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak indarrik gabe geldituko dira, horrek deusetan galarazi gabe eskabidean egindako faltsukeriagatik izaten ahal duen erantzukizuna.
10.3. Aurreko apartatuan ezarritako kasuan, alkateak hutsunea beteko du prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin, eta aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da harekin.
11.–Izendapena eta plazaz jabetzea.
11.1. Alkateak, ebazpen baten bidez, Agoizko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izendatuko du (lorezaintzako espezialitatean) aurreko oinarrian ezarritakoa betetzen duen izangaia.
11.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
11.3. Izangai izendatuek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako epean plazaz jabetzen ez badira, galduko dituzte Agoizko Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak. Halakorik gertatzen bada, jarraikiko zaio 9. oinarrian xedaturikoari.
12.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.
12.1. Hautapen-prozesu honetan plaza lortzen ez duten izangaiekin zerrenda bat eginen da, puntuazio-ordenaren araberakoa, aldi baterako kontratazioak egiteko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin. Orobat, zerrenda horretan honako hauek sartuko dira, nahiz eta oposizioaldia ez gainditu: lehen probaz gain, ariketa praktikoko proba praktikoetako bi gutxienez gainditu dituztenak, edo, horietako bakoitzean puntuazioaren %30 eskuratu dutenak.
12.2. Izangaiei dei egiten zaienean, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua aldi baterako betetzeko, kontuan hartuko da ezarrita dagoena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian. Xedapen horren arabera, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, hiru lanpostutik lehena gordeko da %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenek betetzeko, baldin eta zerrenda horretan badaude eta dagozkien hautaprobak gainditu badituzte, eta frogatzen badute desgaitasuna bateragarria dela dagozkien zeregin eta eginkizunak betetzearekin.
13.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, argitara emanen da Agoizko Udalaren web-orrian (www.agoitz.eus) eta toki-erakundearen iragarki-taulan.
14.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Izen-deiturak: ………………………………………………………………………………………………………………………..
NANa: …………………………………… Jaioteguna: [urtea/hilabetea/eguna]: …………………………………………
Jaioterria: …………………………………………………….. Nazionalitatea: ……………………………………………
Egungo helbidea [kalea, zenbakia, eskailera, solairua]: ………………………………………………………………..
Posta kodea / herria: ………………………….. Telefono zenbakiak: ……………………………………………………
Posta elektronikoko helbidea: …………………………………………………………………………………………………..
AZALTZEN DUT:
–Ez dut karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.
–Ez dut indarreko xedapenetan ezarritako ezintasunetako bakar bat ere.
–Ez naute kendu inongo administrazio publikoren zerbitzutik diziplinazko espediente baten bidez, ez eta diziplina bidez kaleratu ere, eta ez nago desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
–Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naiz.
–Baldintza guztiak betetzen ditut, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.
–Deialdian eskatutako euskararen ezagutza frogatzeari dagokionez (markatu bidezkoa dena):
o Eskabide honi gehitzen diot ziurtagiri baten kopia bat, agertzen duena badudala deialdian eskatutako euskararen ezagutza.
o Euskararen ezagutza frogatzeko proba egitea eskatzen dut.
–BADUT desgaitasuna / EZ DUT desgaitasunik, eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dut, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).
o Aurkezten dudala desgaitasuna frogatzen duen agiria, erakunde eskudun batek emana.
–Eskabideari agiri hauen fotokopiak erantsi dizkiot:
o Nortasun agiri nazionala.
o Eskatzen den titulazio akademikoa.
o B motako gidabaimena.
o Alegatutako merezimenduak.
Data eta sinadura
Oharra: gai guztiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legediaren arabera eskatuko dira.
III. ERANSKINA.–BAREMOA
1.–Laneko esperientzia (15 puntu gehienez).
Administrazio publikoetan eginiko lanengatik, baldin lanpostuak zerikusia bazuen zerbitzu anitzetako enplegatuaren lan arloarekin (lorezaintzako espezialitatean), edo gisako lanpostua bazen, bete beharreko lanpostuarekin lotura zuena: 2 puntu urte bakoitzeko.
Enpresa pribatuetan eginiko lanengatik, baldin lanpostuak zerikusia bazuen zerbitzu anitzetako enplegatuaren lan arloarekin (lorezaintzako espezialitatean), edo gisako lanpostua bazen, bete beharreko lanpostuarekin lotura zuena: 1 puntu urte bakoitzeko.
Administrazio publikoetan egindako lanen kasuan, haiek emandako ziurtagiri bidez frogatu beharko dira merezimendu horiek. Enpresa pribatuen kasuan, hasiera- eta amaiera-kontratu ikus-onetsiaren bidez (autonomoen kasuan, lana egin duten kotizazio-epigrafearen frogagiriaren bidez) eta Gizarte Segurantzak emandako ziurtagiriaren bidez, zeinak frogatzen baititu lan-aldia eta betetako eginkizunak. Urte zatiak proportzioan baloratuko dira. Orobat, lanaldia osoa ez bada, dagokion proportzioan kalkulatuko da.
2.–Euskararen ezagutza (10 puntu gehienez).
3.–Prestakuntza osagarria (5 puntu gehienez).
–Lanpostuaren eginkizunekin lotutako prestakuntza (makinen erabilera, igeltserotza, iturgintza, elektrizitatea, soldadura, lorezaintza, mantentze-lanak edo fitosanitarioak): Ikastaro guztien orduak batuko dira, eta 0,01 puntu emanen da ikastaroaren ordu bakoitzeko. Gehienez ere, 4 puntu eskuratzen ahalko dira. (Ezinbestekoa izanen da aprobetxamendu-ziurtagiria aurkeztea. Ziurtagiri horretan, prestakuntzaren xedea eta iraupena zehaztuko dira).
–Genero-berdintasunari buruzko prestakuntza ikastaroak egiteagatik, 0,5 puntu emanen dira ikastaro bakoitzeko (ikastaroak 10 ordukoa gutxienez izan behar du); gehienez ere, 1 puntu eskuratzen ahalko da.
Iragarkiaren kodea: L2600622