2016ko urtarrilak 28

JARDUERA EGOKIEN ESKULIBURUA. Otsailaren 4an, 19:00etan Aurelio Leon aretoan

Bilingüe_euskera_horizont_color

Nafarroako Mendialdea, Estatuko beste hainbat xederekin batera, Cederna Garalur Elkarteko kideak diren udalek parte hartzen duten “Xedeko Kalitate Plana” garatzeko lurralde izendatu dute. Eginkizun hori Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin eta lankidetzarekin betetzen da.

Proiektuak ez du soilik barne hartzen ekimen publikoa; aldi berean, lurraldeko enpresek kalitate-sistema (beren establezimendu-motara egokitua) ezartzeko diseinatuta dago. Izan ere, xedea osorik finkatuko bada, sistemaren garapena bateratua behar du izan.

Hori dela-eta, 1998az geroztik egiten ari garen lanari jarraipena emanez, eta Turismo Idazkaritza Nagusiak bultzatuta, Estatuan ezartzen ari den kalitate-sistemaren berri zuri ematea, eta berariaz JARDUERA EGOKIEN ESKULIBURUA zuk ezagutzea interesgarria iruditu zaigu.

Beraz, datorren otsailaren 4an (osteguna), 19:00etan Aurelio Leon aretoan (Agoizko udala) gurekin izatea espero dugu. Horrela, zure sektoreko kalitateari buruzko zuzeneko informazioa jasoko duzu, eta bete beharreko baldintzak, hartu beharreko konpromisoak, eta, sistemara atxikita, Cederna Garalur Elkarteko teknikariek garatzen lagunduko dizuten lan-tresnak azalduko dizkizugu zure negozioa hobeto kudea dezazun.

 

Volver arriba