2022ko abenduak 13
Haurren aisialdirako gune berri bat

Neguko hilabeteetan, 17:30etik 19:30era, San Migel ikastetxearen eta udal kiroldegiaren artean egokitutako estalpe berria aisialdirako gune bezala erabili ahalko da. Argiztatzeko fokuak jarri dira, lekua erabili ahal izateko. Horrela, Agoizko Udalak herritarren eskariari erantzuten dio; izan ere, eguraldi txarreko egunetan haurrak erabiltzeko eta jolasteko estalitako lekurik ez baitzegoen.
Eskolako esparruan dagoen haur parkea ere erabilgarri egonen da, ordutegi berean.
