2017ko urtarrilak 25
GURASO ELKARTEA – FAMILIA ESKOLA
Bigarren urtez, San Migel Ikastetxe Publikoko Guraso Elkarteak Familia Eskola antolatu du. Pasa den urtean 4 hitzaldi antolatu ziren, eta aurten beste 4 eginen dira. Gai berriak landu nahi dira bereziki, besteak beste, elikadura, bullying-a, sexualitatea edo ipuin terapiak.
Gaian interesatutako edozeinek parte hartu ahalko du saioetan. Guraso Elkarteko kideak ez direnek 3€ ordainduko dute.

