Elkar ikusteko, elkartzeko eta gozateko, aurten COVID-19ari aurre egiteko prebentzio-neurriak hartu behar dira aintzat, bai etxetan eta bai kampoan.
Elkartu Aurretik
- Ez joan COVID-19aren sintomarik edukiz gero, proba baten emaitzaren zain egonez gero, edo bakartuta edo berrogeialdian egonez gero.
- Ahal izanez gero aire zabalean gelditu eta, ezin bada, etengabe aireztatuta dauden lekuetan.
- 1,5 metroko distantzia kontuan hartuta planifikatu mahaiak, etxeak… ahalbidetzen duen pertsona-kopurua.
- Talde txikietan gelditu eta, ahal izanez gero, pertsona berberak.
Elkarrekin gauden bitartean
- Parez pare egotea saihestuta agurtu.
- Garbitu eskuak, ura eta xaboia edo gel hidroalkoholikoa erabilita.
- Gutxienez 1,5 metroko distantziari eutsi denbora guztian bizikide ez direnen artean.
- Maskara jantzita eduki une oro, jateko eta edateko unean izan ezik.
- Ez partekatu edalontzirik, mahai-tresnarik, platerik… edo mokadurik.
- Ez luzatu asko elkarrekin egoteko denbora.
- Ez erre eta ez bapeatu. Erre behar bada, hobe da aire zabalean egitea eta 2 metroko distantzia utzita.
- Alkohola edateak prebentzio-neurriekiko arreta murriztu ahal du.
Descargatu kartela (PDF, 279KB)