2021eko maiatzak 28

EUSKARARI BURUZKO INKESTA EGINEN DA AGOITZEN

Udalerrian ikerketa soziolinguistikoa egitera doa Agoizko Udala, datu demolinguistikoak eguneratzeko eta euskarak udalerrian gaur egun duen egoerari buruzko diagnostiko osoa egiteko.
Proiektua aurrera eramateko, datozen egunetan, telefono bidezko inkesta bat jarriko da abian. Horretarako, Agoizko etxebizitzen lagin bat hautatu da, ausaz. Siadeco enpresak eginen du inkesta hori.

Hori dela eta, herritarrei eskatzen zaie, inkesta honi erantzuteko telefono-dei bat jasoz gero, lagundu dezatela eta ikerketan parte har dezatela, informazioa emanez. Aurkezten diren datuak konfidentzialak izango dira eta tratamendu erabat anonimoa izanen dute.

Volver arriba