2020eko abenduak 28
Einstein Agoitzen izan zen
Miguel Arocenak, historialari gipuzkoar ospetsuak, The New York Times egunkariaren hemerotekan aurkitu duen dokumentu grafiko hau helarazi digu. Argitalpenaren 1948ko irailaren 24ko edizioak azalean agertzen du Albert Einstein zientzialariak El Irati lantegira egindako bisitaren berria eta argazkia.
Albistearekin batera, bi irudi daude. Horietako batean, zientzialari ezaguna tokiko agintariekin batera agertzen da, Agoizko Nafarroa Beherea plazan. Bestean, Irati trenaren barruan (Iruñeko geltokian) agertzen da Einstein.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Miguel Arocenari Agoizko historiarako hain garrantzitsua den aurkikuntza honengatik.

