DEIALDIA. BILKURA ARRUNTA. 2017ko OTSAILAREN 1a
Hiri honetako udaleko alkate-buruak Bilkura Arrunta egiteko dei egiten dizu 2568/1986 Errege Dekretuak, azaroaren 28koak, onetsitako Tokiko Korporazioen Antolaketa eta Funtzionamenduen Arautegia eta Erregimen Juridikoaren 41.1 artikuluan ezarritako eskuduntzei jarraikiz, hala nola 7/1985 Legeko 21.1.c artikuluan, apirilaren 2koa, Toki Entitateetako Erregimenaren Oinarriak arautzen dituena, ezarritakoari ere eta Nafarroako Toki Administrazioko 6/1990 Legeak, uztailaren 2koa, 78.1 artikuluan adierazitako epean. Bilkura Udaletxean eginen da 2017ko otsailaren 1an, asteazkena, 09:30ean, eta honakoak izango dira eguneko gaiak:
1.- Aurreko bilkuren aktak onetsi: 2016ko urriaren 5eko bilkura arruntarena.
2.- Alkatetzaren ebazpenak.
3.- Arloetako informazioa.
4.- Komunikazioak
5.- Irigai Auzoan, 9. zenbakian, igogailua jartzeko eta oztopo arkitektonikoak ezabatzeko zehaztasun txostena, bizilagunen komunitateak sustaturikoa, behin betiko onestearekin lotutako akordioak.
6.- 2016. urteko bigarren sei-hilaldiko Hiri- eta Landa-lurren gaineko kontribuzioa kobratzeko erroldak onestearekin lotutako akordioak.
7.- Ur-hornidura arautzen duen Ordenantza aldatzearekin lotutakoa akordioak.
8.- Agoizko Udalaren zerbitzura lanaldi osoko ordezkapena egiteko langile bat kontratatzeko oinarriak onestearekin lotutako akordioak. Kontratazioa Nafar Enplegu Zerbitzuaren bidez eginen da.
9.- Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioren (N.U.K.F. – F.N.M.C.) agerpen instituzionalari atxikimendua adieraztearekin lotutako akordioak. Agerpena, energia gutxiago kontsumituz hobe bizitzeko, eraikin energetikoki eraginkorrak egitearen aldekoa da.
10.- Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioren (N.U.K.F. – F.N.M.C.) agerpen instituzionalari atxikimendua adieraztearekin lotutako akordioak. Agerpena emakumeen aurkako bortizkeria ezabatzearen aldekoa da eta honako hau da haren lema: “Emakumeen aurkako bortizkeriaren kontrako herritarrak izatearen alde”.
11.- EHBildu udal taldeak aurkeztutako mozioa, “Nafarroa askatasuna eta demokraziaren alde” izeneko agerpenarekiko atxikimendua eskatzen duena.
12.- Galderak eta eskeak.
Agoitz, 2017ko urriaren 30a
ALKATEA
Unai Lako Goñi
