DEIALDIA. BILKURA ARRUNTA. 2017ko EKAINAREN 7A
Hiri honetako udaleko alkate-buruak Bilkura Arrunta egiteko dei egiten dizu 2568/1986 Errege Dekretuak, azaroaren 28koak, onetsitako Tokiko Korporazioen Antolaketa eta Funtzionamenduen Arautegia eta Erregimen Juridikoaren 41.1 artikuluan ezarritako eskuduntzei jarraikiz, hala nola 7/1985 Legeko 21.1.c artikuluan, apirilaren 2koa, Toki Entitateetako Erregimenaren Oinarriak arautzen dituena, ezarritakoari ere eta Nafarroako Toki Administrazioko 6/1990 Legeak, uztailaren 2koa, 78.1 artikuluan adierazitako epean. Bilkura Udaletxean eginen da 2017ko ekainaren 7an, asteazkena, 09:30ean, eta honakoak izango dira eguneko gaiak:
1.- Aurreko aktak onestea: 2017ko maiatzaren 3an egindako bilkura arrunta eta 2017ko maiatzaren 18an eta ekainaren 2an egindako bereziak.
2.- Alkatetzaren ebazpenak.
3.- Arloetako informazioa.
4.- Komunikazioak.
5.- 2016ko jardunaldi ekonomikoko kontu orokorra onestearekin lotutako akordioak.
7.- “Kanpondoa, S.L.U enpresa publikoaren urteko kontuak, 2016. jardunaldi ekonomikokoak, onestearekin lotutako akordioak.
8.- Jaietako programan, app aplikazioan eta “Xinple” udal aldizkarian iragarkiak publikatzeko tasak onestearekin lotutako akordioak.
9.- Berdintasunaren aldeko Udalen Sareak eginiko agerraldiarekin lotutako akordioak.
10.- Euskarazko udalekuak kudeatzeko hitzarmenarekin lotutako akordioak.
11.- Udal Musika Eskolako 2017-2018 ikasturteko tasak onestearekin lotutako akordioak.
12.- EH Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa, 2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasuna eta Jasangarritasunari buruzkoa, bertan behera uzteko.
13.- EH Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa, “Metachodemacho” mugimenduarekin lotutakoa, estereotipo matxisten aurkakoa eta gizontasun beste adierazpen batzuk bilatzearen aldekoa.
14.- Galde-eskeak.
Agoitz, 2017ko ekainaren 5a
ALKATEA
Unai Lako Goñi
