Zerbitzu anizkoitzen deialdia. Izendapen-proposamena
Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako enplegatuen bi plaza betetzeko, lan-kontratudun finkoaren araubidean. Izendapen-proposamena
Probak bukatu dira honako deialdi honetan: deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuen bi plaza oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean betetzeko, Agoizko Udalaren zerbitzura jardun dezaten. Plazak D mailakoak dira eta %100,00ko lanaldia dute (lanpostuko osagarria: %17,36; mailako osagarria: %12,00). Deialdia argitaratu zen 2025eko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 18an. Hala bada, Agoizko Udaleko alkateak, 2026ko maiatzaren 22an, ebazpena eman du:
2025eko azaroaren 3an, Agoizko Udaleko Alkatetzak ebazpen bat eman zuen (6.1 oinarria), eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren. Ebazpen horren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta argitara eman zen 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an, bai eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epea igaro ondoren (6.2 oinarria), zuzenketak egiteko ezarritako legezko epea igarota eta aurkeztu zirenak jaso eta deialdiaren 6.3 oinarrian ezarritakoarekin bat ebatzi ondotik (Alkatetzaren 2025eko abenduaren 17ko ebazpen baten bidez), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igorri zen, argitara zedin (2026ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 20koa).
Deialdian ezarritako proba guztiak egin ondotik, hautaproben emaitzak deialdiaren espedientean jaso dira. Horrez gain, unean-unean argitaratu ziren izangaiek proba bakoitzean lortu zituzten emaitzak, bai eta ariketetako bakoitzean lortutako behin-behineko emaitzen aurka jarritako alegazioen gainean ebatzitakoa ere. Deialdiko 9.1 oinarrian xedatutakoarekin bat, eta probak gainditu dituztenen zerrendari eta epaimahaiaren proposamenari dagokionez, izangaien kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak iragarki-taulan jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren ordenan, eta igorriko du puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena. Halaber, epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, parte-hartzaileen behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Agoizko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, eta izangaien zerrenda alkateari igorriko dio, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik eta espediente osoarekin batera, hark behar den izendapen-proposamenaren ebazpena eman dezan eta, gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin. Probak gainditu dituzten gainerako izangaiak sartuko dira Agoizko Udalaren kontratazioetarako zerrenda batean, lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda hori erabiliko da kontratazioak egiteko, Udalak ematen dituen zerbitzuetan sortzen diren beharrei erantzuteko, deialdiaren 1.6 oinarriari jarraikiz.
Horiek horrela, aipatutako deialdiko 9.1 oinarrian xedatutakoa bete beharrez, oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda aurkeztu du, guztira lortutako puntuazioaren araberako ordenan, eta Pedro María Arizcuren Gaviriaren eta José Luis Pérez Goñiren aldeko izendapen-proposamena egin du, haiek baitira probak gainditu dituztenen artean puntuaziorik handiena eskuratu duten izangaiak. Orobat, horren aurretik, kalifikazio-epaimahaiak egindako erreklamazioak ebatzi ditu, eta, hortaz, bidezkoa da deialdiko 9.2 oinarrian ezarritakoarekin bat jokatzea. Horrenbestez, epaimahaiak igorritako izendapen-proposamena ebatzi, eta agintzen da argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean; halaber, proposatutako izangaiei eskatzen zaie aurkez ditzatela 10.1 oinarrian ezarritako agiriak proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 30 egun naturalen barnean.
Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1. Probak gainditu dituztenen zerrenda onestea, guztira lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Agoizko Udalaren zerbitzura jarduteko zerbitzu anitzetako enplegatuen 2 plaza lan-kontratudun finkoaren araubidean betetzeko oposizio-lehiaketaren barnean, eta, halaber, gainditu eta puntuazio handienak lortu dituzten izangai hauen aldeko izendapen-proposamena egitea: Pedro María Arizcuren Gaviria eta José Luis Pérez Goñi. Probak gainditu dituzten gainerako izangaiak, lortutako puntuazioaren arabera, Agoizko Udalaren kontratazioetarako zerrenda batean sartuko dira, Udalak ematen dituen zerbitzuetan sortzen diren beharrei erantzuteko, deialdiaren 1.6 oinarriari jarraikiz.
2. Proposatutako izangaiei eskatzea ezen 10.1 oinarrian ezarritako agiriak aurkez ditzatela proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 30 egun naturalen barnean.
3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan, deialdiaren 9.2 oinarriari jarraikiz.
Agoitzen, 2026ko maiatzaren 27an.–Alkate udalburua, Ángel Martín Unzué Ayanz.
