Berdintasunerako Erakusleihoen I. Lehiaketan
Agoizko Udaleko Berdintasun Zinegotzigoak zuekin harremanetan jartzen da Berdintasunerako Erakusleihoen I. Lehiaketan parte hartzera gonbidatzeko.
Zuen establezimenduetako kanpoko erakusleihoak edo beirateak apaintzean datza kontua, “Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna” ideia oinarri hartuta.
Lehiaketaren helburua da berdintasuna ikusgarri egitea Agoitzen eta herritarrak sentsibilizatzea. Halaber, sormena sustatzea, berdintasunaren ikuspegi batetik abiatuta.
Parte hartu nahi baduzue, Agoizko Udalaren bulegoetara joan edo telefonoz deitu besterik ez duzue egin behar, otsailaren 12a baino lehen.
Lanak martxoaren 8tik 27ra egonen dira ikusgai.
Epaimahaia honako hauekin osatuko da: Berdintasun arloko pertsona bat, Agoizko Udaleko zinegotzi bat eta Karekin Kultura. Saria ko txartel bat izanen da, zozketa bidez aukeratuko diren Agoizko hiru establezimendutan trukatzekoa.
Berdintasuneko Erakusleihoen I. Lehiaketaren irabazlea martxoaren 25ean emanen da ezagutzera, udalaren hedabideetan.
Aldez aurretik parte hartzeagatik eskerrak emanez, jaso ezazue agur bero bat.
Agoizko Udaleko Berdintasun Arloa
