AUZOETAKO BILERAK: LANDAKOA eta PASALEKUA
AZKEN URTEAN EGINDAKOAK
MENDIBURUA: Azken urte honetan saiatu gara Mendiburua Plaza txukuntzen; horretarako, bankuak eta landare-ontziak jarri ditugu plazaren bi aldeetan. Laster, plaka bat jarriko dugu, plazaren izenarekin.
Azpimarratu nahiko genuke nahiko kezkatuta gaudela plaza honetan ez direlako errespetatzen zirkulatzeko arauak eta seinaleak. Ohar bat igorriko zaie musika eskolako gurasoei, beren seme-alaben bila joaten direnean kotxeak bihurgunean utz ez ditzaten.
Eta aurki ere kanpaina bat eginen dugu; izan ere errespetuan oinarritutako elkarbizitza behar dugu eta, hori lortzeko, arauak errespetatu behar direla errepikatzen eta ohartarazten jarraitu behar dugu.
KALEEN IZEDAPENAK: Kaletegiaren izendapena aldatu dugu, eta berriro jarri Mendiburua Plaza. Azoka egiten den alderdiari, ondoko belardiari eta iturria dagoen aldeari Iturzarrea parkea deitu diogu.
ESPAZIOEN EDERTZEA ETA TRAFIKOAREN ANTOLAKETA: Agoizko Alberdi batzuk edertzen jarraitu dugu, eta landare-ontzik batzuk jarri ditugu Udaletxearen aurrean,.
Trafikoaren antolaketarekin jarraituz, marra horiak margotu ditugu Landakoa kaleko aldeetako batean eta jubilatuen elkartean (hor ere ez ziren seinaleak errespetatzen).
San Migel kaleko trafikoa arautu dugu ere.
AZOKAREN ORDENANTZA: Ordenantza berri bat onetsi dugu azokarako. Orubea margotu dugu, merkatari bakoitza non jarri behar den jakin dezan. Urtero berritu beharko dira jartzeko baimenak eta postu bakoitzak txartel bat izanen du, udalean eskatu beharko dena. Horren bidez baimen guztiak dituela kreditatuko da.
HILTEGIKON TEILATUA: hiltegiko teilatua konpondu dugu, nahia gaizki zegoelako. Gastu hori udalaren eta hiltegiaren erabiltzaileen artean banatu da.
UDAKO JARDUERAK: Aurten ere, udan langabeak kontratatzeko dugun aukera aprobetxatuta, bankuak margotu eta bernizatu ditugu, zebra-bideak errepasatu, kaleetako harriak finkatu eta ibaiaren hertzeetako sastrakak kendu ditugu.
ENPLEGUA ETA ESPAZIO PUBLIKOAK: Azken urtean zehar, berritu dugu frontoiaren errendamendua eta bultzatzaileen esku jarri dugu lehengo turismo bulegoa.
ESKAPARATEAK: Nabarmendu nahiko genuke alde zaharreko erakusleihoak gero eta politagoak eta zainduagoak daudela. Zorionak.
PASA DEN URTEJKO BILKURAN PLANTEATUTAKOAK
Pentsatzen hasi gara hondatzeko etxeak dituztenei eskutitzak igortzen hasiko garela, premiazko lan horiek egin ditzaten, bilera honetan komentatu zen moduan.
Bandoaren soinu zaratatsua dela eta, konponketa batuk egin ditugu urtean zehar, baina oso zaila da konpontzea sistema zaharra delako.
HELDU DIREN HILABETEETARAKO DITUGUN IDEIAK
– Konposta egiteko gune berriak jarriko ditugu, azokaren ondoan eta osasun etxeko atzealdean.
– Iturzarreko iturria aldatzeko asmoa dugu.
– Saiatu behar dugu berrantolatzen dugun kaletegia, izan ere oso konplikatua da. Seinaleztatu nahi ditugu, oraindik seinaleztaturik ez dauden kaleak, auzoak, auzo berriak eta zerbitzuak.
– Jolas-parkeak konpondu eta txukunduko ditugu, behar dute eta.
– Kultur Etxetik Toki Ederrera doan tarte horretan pibotak jarri nahi ditugu, oinezkoentzako eta gurpildun aulkietan ibiltzen direnentzako bide bat egiteko.
– DYA dagoen eraikineko teilatua konpondu nahi dugu, Longida eta Artzibarko udalekin batera.
– Alde zaharrean soberan dagoen kableria kendu nagi dugu.
– Kezkaturik jarraitzen dugu bolumen handiko hondakinekin. Mankomunitatera deitu behar da eta traperoak joaten dira bila.
PROPOSAMENAK:
– Milar dendaren ondoko alderdian, espaloi bat dago beste baten gainean eta behealde handia dago. Begiratu behar da maila jaitsi daitekeen, jendea erori delako.
– Merkatuko plazan, haurrak baloiarekin jolasten dira poliuretanozko fatxada estaltzen duen panel horren kontra. Debekatzeko kartelak daude, baina oso txikiak dira. Irtenbide bat aurkitu beharko litzateke.
– Jendea kexu da San Migel kalean dagoen arrain-hondakinak botatzeko ontzia dela eta. Aztertuko da posiblea den jartzea arrandegian bertan, kalera atera dezan kamioa pasatzen den egunean bertan.
– Ikastolako zuhaitzak arazoak sortzen dizkie ondoko bizilagunei. Beste zuhaitz bat jaiotzen ari da Sagasti etxearen barnealdean.
– Premiazkoa da Udaletxeko teilatua konpontzea.
– Ez da ongi entzuten Euskalerria irratia. Zergatik da Radio Maríaren seinalea sartzen delako edo Erreniegako seinalea ongi ailegatzen?
– Autoak abiadura handiz zeharkatzen dute herria. Zer egin daiteke mantsoago joan daitezen?
– Landakoan autoak uzten dira aparkatzeko markatutako plaza horietatik haratago.
