2015eko azaroak 30

AUZOETAKO BILERAK: IRIGAI ETA TOKI EDER

 AZKEN URTEAN EGINDAKOAK

Pasa den urtean bilera honetan eskatutakoari erantzunez, marra hori bat margotu dugu Jubilatu Elkartearen aurrean, espaloi horretan auto asko aparkatzen zirelako.

Autoak aparkatzen diren orubean ere, espazioa zabaldu eta banku gehiago jarri ditugu, azken denboraldian autoek hartuta zutelako eremu osoa. Hau ere izan zen aurreko bilkuretan egindako eskarietako bat.

0-3 urtekoen Ikastetxera joan-itzulia egiteko norabide bakarreko ibilbidea jarri dugu; izan ere, momentu zehatz batzuetan autoak pilatzen ziren.

Zebra-bideak margotu ditugu Irigaiko errotondan, jendearen igarotzea errazteko.

Ikastetxeko sarrera eta irteera ere arautu da, arazoak ematen baitzituen eta momentu hori egunaren konplikatuenetarikoa baitzen.

HILTEGIAREN TEILATUA: Hiltegiaren teilatua konpondu dugu, nahiko gaizki zegoelako. Horrek sorraraziko gastuak udalaren eta hiltegiaren erabiltzaileen artean banatu dira.

UDAN EGINDAKOAK: Aurten ere, udan langabeak kontratatzeko dugun aukera aprobetxatuta, bankuak margotu eta bernizatu ditugu, zebra-bideak errepasatu, kaleetako harriak finkatu eta ibaiaren hertzeetako sastrakak kendu ditugu.

Frontoiaren alokatzea berritu da, eta leku horri bizitza gehiago eman zaio azken hilabeteetan, alderdi honen onurarako.

Pasa den urtean ere proposatu zen gatza banatzea auzokideen artean. Egin genuen, eta beharrezkoa denean banatzen jarraituko dugu udal biltegian.

EGIN NAHI DITUGUNAK

– Jolas parkeak konpondu eta txukunduko ditugu.

-Kultur Etxearen eta Toki Ederren arteko ibilbidean, gontz batzuk jarriko dira,  oinezkoentzat eta gurpildun aulkian ibiltzen direnentzat.

-Horretaz gain, Kultur Etxeko kanpoaldea bernizatu eta birmargotu nahi dugu. Udaberri-uda aldean egiten saiatuko gara.

– DYA dagoen eraikineko teilatua konponduko dugu Longidako Udalarekin batera.

– 0-3 urtekoen ikastetxean jolas-parkea berritu da eta orain kristalak aldatuko ditugu, arautegi berriari egokitzeko.

–  Bolumen handiko hondakinekin kezkatuta jarraitzen dugu. Mankomunitatera deitu behar da eta traperoak bila joaten dira.

 

PROPOSAMENAK

– Argirik ez duten farola batzuk daude Irigai auzoan. Berriak jarri behar dira.

– Ur kontsumoa eta horren kostuaren inguruko informazioa Interneten bidez begiratzeko modua eskaini beharko litzateke.

– Ongi egongo litzateke Epailearen txaletaren ondoko bihurgunea babestea; aztertu behar da zein den babesteko modurik hoberena.

– Herritarrek jakin nahi dut ezein kasutan eskatu behar den obra baimena eta zeinetan ez. Horri buruzko informazioa zabaldu beharko litzateke.

– Paperontzi gehiago behar dira Irigain, bloke bakoitzaren hasieran, behintzat, eta baita ikastetxeko jolas parkean.

– Aztertu beharko litzateke Hondakinen Mankomunitateak edukiontzi itxi bat izatea,  kalean uzten diren bolumen handiko zaborrak biltzeko.

Volver arriba