Atxikimenduz haztea
Izaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak bigarren urtez antolatu du ATXIKIMENDUZ HAZTEA izeneko programa. Taldeko saioak dira, Aser Sesma familia terapeutak zuzentzen ditu eta bertan 0-7 urte bitarteko haurren hazkuntzarekin lotutako gaiak jorratzen dira. Programa pasa den urtean hasi zen, 22 familiarekin; horietatik 11k bigarren mailan jarraituko dute. Gainera, aurten hasiera mailan hasiko dira beste 16 familia. Talde bakoitzak 5 saioko formakuntza jasotzen du, kartelean adierazitako gaien inguruan.
Saioen iraupena ordu eta erdikoa da, eta hausnartzeko lekua dira, parte hartzaileek esperientziak, zailtasunak, lorpenak eta abar konpartitzeko.
Urtarrila maiatza bitartean eginen dira, hots, hilean saio bana.
Izaga Mankomunitateak prebentzioaren arloan ahalegindu nahi du, eta horretarako gurasoen formakuntza funtsezko elementua dela uste du. Aurten, gainera, 3 hezitzaile gaztek (hezkuntzaren arloko etorkizuneko profesionalak) parte hartuko dute hasiera taldean.
Kudeatzailea: Karekin Kultura

