2026ko uztailak 30

Udal ordenantza, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2026ko maiatzaren 7an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea Agoizko udal-mugartean etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza. Halaber, agindu zuen espedientea eta hura hasiera batez onesteko erabakia jendaurrean jartzeko, hogeita hamar eguneko epean, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2026ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 26koa) eta entitatearen iragarki-taulan; hori guztia, betez xedatzen dena uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.a) artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Epe horretan, inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, eta, horren ondorioz, testua osorik argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, jarraikiz xedatuari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluan.

Agoitzen, 2026ko uztailaren 13an.–Alkate udalburua, Ángel Martín Unzué Ayanz.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA ETXEBIZITZA HUTSEN GAINEKO ZERGA

Oinarria

  1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da babes harturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; zehazki, II. tituluko VIII. kapituluko 184.etik 191.era bitarteko artikuluak, biak barne (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Zerga-egitatea

  1. artikulua. Zerga-egitatea da Agoizko udal-mugartean diren etxebizitza hutsen titulartasuna.
  2. artikulua. Zerga honen ondorioetarako, etxebizitza huts gisa hartzen da etxebizitzaren arloko departamentu eskudunak halakotzat deklaratu eta Etxebizitza Hutsen Erregistroan inskribaturik dagoena; betiere, Etxebizitza izateko eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Subjektu pasiboak

  1. artikulua. Zergaren subjektu pasiboak dira pertsona fisikoak eta juridikoak, jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak, eta nortasun juridikorik izan ez arren, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateak, baldin eta:
  2. a) Etxebizitza hutsen gaineko jabetza-eskubidearen titular badira, etxebizitza horien gainean ez dagoenean bestelako gozamen- edo xedapen-eskubide errealik.
  3. b) Etxebizitza hutsen gaineko gozamen- edo erabilera-eskubide erreal baten titular baldin badira, eskubide hori jabeari ez dagokionean.

Salbuespenak

  1. artikulua.
  2. Zerga honetatik salbuetsirik egonen dira honako kasu hauetan daudenak:
  3. a) Etxebizitzen titularrak funtzionario publikoak badira, eta haiek etxebizitza dagoen herritik kanpo betetzen badituzte beren eginkizunak, aplikatzekoa zaien legediari jarraikiz.
  4. b) Etxebizitzen titularrak baldin badira ohiko bizileku duten herritik kanpora aldi baterako joan behar izaten duten langileak, arrazoi teknikoengatik, antolamendukoengatik nahiz ekoizpenekoengatik edo, bestela, enpresaren jardunari dagozkion kontratazioengatik, edo langileek lanean tokiz aldatu behar izateagatik.
  5. c) Administrazio Publikoaren esku jarri diren etxebizitzak (Nasuvinsa edo kasuan kasuko entitatearen esku), gizarte-alokairurako erabiltzeko.
  6. Betiere zerga-salbuespena etxebizitza bakar batek izanen du.

Zerga-oinarria

  1. artikulua. Zerga-oinarria izanen da indarrean dagoena hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren ordainarazpenerako.

Kuota

  1. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari karga-tasa aplikatzetik ateratzen dena.

Karga-tasa

  1. artikulua.
  2. Karga-tasa izanen da Udaleko Osoko Bilkurak onesten duena ekitaldi bakoitzerako, etxebizitza Etxebizitza Hutsen Erregistroan inskribaturik dagoen lehenengo eta bigarren urteetarako. Karga-tasak tarte hauen barnean egon beharko du:

–%0,25 eta %0,50 artean lehen urterako.

–%0,50 eta %1 artean bigarren urterako.

–%1,5 hirugarren urterako eta hurrengoetarako.

  1. Karga-tasa bakarra izanen da udal-mugarte osorako.

Zergaren sortzapena

  1. artikulua.
  2. Zerga lehen aldiz sortuko da ebazpen bat ematen denean deklaratzeko etxebizitza hutsik dagoela.
  3. Gero, zerga urte bakoitzeko lehen egunean sortuko da, Etxebizitza Hutsen Erregistroan etxebizitza alta emanda dagoen bitartean.
  4. Kuotak seihilekokoak izanen dira, seihilekoak naturalak izanen direlarik, eta horien barnean, zatiezinak eta txikiezinak.
  5. Subjektu pasiboek, dagokion espedientea izapidetuz, eskatzen ahalko dute itzul dakiela zergaren sortzealdiari dagozkion kuoten zati proportzionala, etxebizitzak okupatzen diren unetik aurrerakoa.

Zergaren kudeaketa

  1. artikulua. Zergaren ordainarazpena egiteko, Agoizko Udalak eguneratuta eduki beharko du Etxebizitza Hutsen Udal Errolda, Etxebizitza Hutsen Erregistroan gertatzen diren altak eta bajak kontuan harturik. Alta eta baja horiek Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunak ofizioz jakinaraziko dizkio Udalari.
  2. artikulua. Erregistroan alta emanda, Udalak titularrari jakinaraziko dio alta hori, zerga-oinarria eta karga-tasa indarduna adierazita.
  3. artikulua. Zerga kudeatzeko, erabiliko dira lur-ondasunen gaineko kontribuzioa kudeatzeko erabiltzen diren arau berak, eta batera eginen dira kasuko likidazioak eta kobrantza-agirien igorpenak.

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba