Agoitzek bere energia komunitatea sortzeko bideari ekin dio

Energia komunitatea ez da eguzki plaken instalazioa soilik: herri gisa antolatzeko modu bat da, energia garbia ekoizteko, hobeto erabiltzeko eta onurak banatzeko.
Fakturan aurrezten dugu, isuriak murrizten ditugu eta, batez ere, erabakiak guztion artean hartzen ditugu.
Datozen hilabeteetan sei saio ireki egingo dira Aurelio León aretoan, beti 18:00etan:
Irailak 18 → Energia komunitateak zer diren eta zer onura duten
Urriak 9 → Nola antolatu eta kudeatu energia komunitate bat
Urriak 30 → Teknologia desberdinak eta haien aplikazioa
Azaroak 13 → Energia komunitatearen finantzaketa
Azaroak 27 → Agoitzeko energia komunitatearen nortasuna sortzea
Abenduak 18 → Energia komunitatea martxan jartzea
Zatoz etorkizun iraunkorrago eta parte-hartzaileago bat eraikitzera. Zure zain gaude!

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK
Euskara ikasteko diru-laguntzen deialdia 2025
EUSKARA IKASTEKO DIRULAGUNTZA DEIALDIA
Ikusgai eta jaisteko prest dago Agoizko Udalaren Berrien Buletina; hilabetea: azaroa.
IKUSI
