Aldaketak Mendiburua Plazan
Heldu diren egunotan, Udalak, kaleak oinezkoentzako egokitzeko eta ibilgailuen zirkulazioa antolatzeko martxan jarritako planari jarraikiz, Mendiburua plaza oinezkoentzat egokituko du. Egunero ikusten dugu plaza horretan egiten den kotxeen eta pertsonen nahaspila, eta egoera hori guztiek, ibiltariek nahiz gidariek, sortu eta sufritu dugu. Jakitun gara neurriaren lehenengo egunak zailak izango direla bertan bizi zaretenontzat. Baina, badakigu horrekin eta zaborren edukiontziak ondoko beste leku batera eramatearekin herriko sarrera guztiz hobetuko dela eta alderdia ederrago geldituko dela. Aipatutako neurriez gain, zamalanetarako guneak prestatuko dira banaketa egiten dutenen ibilgailuak uzteko.
Zalantza edukiz gero edo edozein iradokizun egiteko, Udaletxera jo dezakezue.
