2021eko maiatzak 5
Alarma egoeraren amaiera
Larunbatean, maiatzak 8, amaituko da alarma egoera. Nafarroako Gobernuak, bilakaera epidemiologikoa eta txertaketa prozesuaren erritmoari jarraiki, igandetik aurrera (maiatzak 9) COVID-19ari aurre egiteko prebentziozko neurriak malgutuko ditu.
Zehazki, Foru Komunitateko itxiera perimetrala kenduko da, etxeetako topaketak bi familietako sei kideetara mugatuko dira eta ostalaritzako terrazen ordutegia 22k arte luzatuko da. Gaueko mugikortasuna mugatuko da 23:00etatik 06:00 etara.
