2019ko ekainak 20
AGOIZKO JUBILOTEKA
Jubiloteka zerbitzuaren helburua da pertsonen autonomia sustatzea eta haien egoera bio-psiko-soziala hobetzea. Halaber, zahartzearekin batera gertatzen den hondatze fisiko, sozial eta kognitiboa galaraztea du helburu, aktibitate fisiko (gimnasia, gerontogimnasia, erlaxazioa) eta estimulazio kognitiboaren (memoria lantzeko ariketak, tailerrak eta jokuak) bidez, eta horrela haien ongizatea bultzatzea.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 bitartean, Gizartetxean (beheko solairua).
Baldintzak:
– 65 urte beteta edukitzea.
– Agoitzen erroldatuta egotea.
– Menpekotasun larririk edo handirik aitortuta ez edukitzea.
Inskripzioa egiteko data irekita dago (Agoizko Udaletxean, 10:00-13:00).
