
Ikusgai eta jaisteko prest dago Agoizko Udalaren Berrien Buletina; hilabetea: otsaila.
IKUSI
Joan den uztailaren 6an, Flamasats enpresak jakinarazi zuen ez zuela aurrera eginen bere hedatze planarekin, hots, Agoitzen lantegia martxan jartzearekin. Puig familiaren enpresa taldeak baztertu du Agoitzen pizgailuak egiteko proiektua.
Flamasatsek eskatuta, uztailaren 4an Gobernuarekin, Sodenarekin eta Udal honekin egindako bileran, erabaki horren berri eman ziguten, ekoizteko karga nabarmen jaitsi zela argudiatuz.
Erabaki guztiz ulertezin eta logikarik gabeko horrek oso egoera delikatuan utzi ditu, beste behin ere, Agoitz eta eskualde osoa, eta atzera egite handia da, industriagintzaren garapenari dagokionez. Berriak zapuztu ditu eskualdeko lan egoerari iraulia emateko aukerak bertakoengan piztutako ilusioak eta itxaropena.
Duela urte eta erdi (2023ko otsaila), Flamasatsek baieztatu zuen Siemens-Gamesaren nabeak erosi zituela, pizgailu planta bat sortzeko. Aurreikusitako inbertsioa 40 milioi euro ingurukoa zen, eta 250 bat lanpostu sortuko ziren. Nafarroako Gobernuak foru intereskotzat jo zuen proiektua, eta Ingurumen Baimen Bateratua eman zion, hain zuzen ere, proiektua erretiratuko zela iragarri baino astebete lehenago. Une horretatik aurrera, baimen guztiak zituen egokitze lanak egiteko eta ekoizpen lineak martxan jartzeko.
Agoizko Udalak, Nafarroako Gobernuarekin batera, tinko eta luzaroan lan egin du, ekimen hau aurrera ateratzeko. Flamasatsen esanetara egon gara, negozioa Agoitzen ezartzeko beharrezko izapide guztiak bizkortzeko eta errazteko. Izan ere, beti sinetsi izan dugu inguruko industrializazio beharrak asetzen zituen proiektu horretan.
Albiste oso txarra da Agoitzentzat eta bere eskualdearentzat, eta duela 4 urte Siemens-Gamesa itxi zutenean genuen egoera berberara eraman gaitu. Gogoratu behar da Siemens-Gamesa itxitakoan (239 langile kalean gelditu ziren) palak birziklatzeko planta bat egiteko proiektua planteatu zela, baina horrek ere huts egin zuela, azkenean Nafarroako Erriberan kokatu zelako. Etsipena, berriz ere.
Industrialdea biziberritzeko lan egiten jarraitzen dugu. Eta horretarako urrats batzuk eman dira dagoeneko, besteak beste, Solano zenekoan ekintzailetza-habiak sortzea, Madergia enpresa ezartzea (Nasuvinsak eraiki ditu instalazioak)… Uste dugu, hala ere, hori guztia ez dela nahikoa. Nafarroako Gobernuaren agendan lehentasuna izan behar du Agoitzen eta eskualdean industria bultzatzea, eta egoera zail honetatik ateratzeko ahalik eta azkarren lan egin behar dugu.
Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari eskatu diogu nabe horietara proiektu berri bat erakartzeko lan egitea; aldi berean, finantza erakundeen esku dagoen industria lurzorua (40.000 m2 baino gehiago) publiko bihurtzea, Madergia enpresarekin egin den bezala, dibertsifikatzeko eta beste enpresa batzuk erakartzeko.
Halaber, adierazi diogu une honetatik bertatik Gobernuarekin lan egiteko prest gaudela, egoera honi buelta ematen saiatzeko. Izan ere, zaplastako handia izan da herriarentzat eta eskualdearentzat, lan eskasia behingoz bukatzeko itxaropena zapuztu duelako.
Agoizko eta eskualdeko bizilagunei jakinarazi nahi diet udalak atsedenik hartu gabe jarraituko duela, egoera hau zuzentzeko eta Agoizko industrialdea biziberritzeko.
IKUSI
IKUSI
16 urtetik gorako pertsona guztiek parte har dezaten gonbidatzen da, jaietako programan behien ordezko gisa jaietako jarduerak barne hartuko dituen proba bat egiteko aukerari ...