2016ko urtarrilak 28

Agoitzen ez dugu eraso sexistarik onartzen. Konzentrazioa urtarrilaren 28an, 18:30etan

12512615_1077710015602206_2666197343168305716_n

Agoizko udaletxearen izenean, gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diogu, Gasteizen indarkeria matxistak erail duen Aliciaren sendi eta familiari.

Indarkeria matxista guztioi dagokigun arazo kolektibo bat dela pentsatzen dugu; eta berdintasunerantz urratsak ematea dela indarkeria matxista saihesteko eta eragozteko erarik onena.

Horrelako jarrera eta ekintzen aurrean zuen gaitzespena eta tolerantzia zero adierazpenekin jarraitzera animatzen zaituztegu.

Horretarako, datorren osteguna, urtarrilaren 28an, 18:30etan Udaletxean elkarretaratze bat burutuko dugu.

Volver arriba