Ikusgai eta jaisteko prest dago Agoizko Udalaren Berrien Buletina; hilabetea: abendua.
IKUSI

Agoizko Udalak amaitu du Agoitzen harrizko kale bat dago proiektua, erretroargazkilaritza digitalaren bidez herriaren iragana berrezagutzeko ekimena.
Herriko hiriguneko hamar lekutan QR kodeak dituzten plakak jarri dira. Eskaneatuta, lekuaren antzinako eta egungo irudi bana erakusten dute, azalpen-testu labur batekin batera. Testu horien osagarri, beste irudi batzuk ere agertzen dira: armarriak, inskripzioak, ateak eta espazio bakoitza testuinguruan kokatzen laguntzen duten beste elementu arkitektoniko batzuk.
Eduki guztia udalaren webgunean ere eskura daiteke, QR kodea eskaneatu beharrik gabe, esteka honen bidez: https://www.agoitz.eus/eu/turismoa/agoitzen-harrizko-kale-bat-dago/
2.000 euroko aurrekontua izan du proiektuak (BEZik gabe), Helmugako Jasangarritasun Turistikoaren Planaren barruan dago eta Europako Next Generation EU funtsekin finantzatu da. HIDEA elkarteak bultzatutako proiektua da, Alfredo León Mañúk diseinatutakoa. Testuak Francisca Orozenak dira eta irudiak udal artxibokoak eta egilearenak.
Ekimenak historia, teknologia eta jasangarritasuna uztartzen ditu, inguruarekiko errespetuzko esperientzia kultural berritzailea eskaintzeko.
