Armarria
Agoizko armarria 1479. urtekoa da. Honakoa adierazi nahi du: zelai gorri batean urrezko koroa dago, goraturik, zilarrezko bi ezpaten artean. Gorriak ahul eta menpekoekiko pertsona ospetsu eta agintarien babesa eta laguntza islatzen du, Armarriaren gainerako elementuek agaramontar eta beaumondarren arteko bake ituna islatzen dute.
Magdalena printzesak, Francisco Febo haur erregearen ama eta tutoreak, Agoizko udal dermioan bildu zituen buruzagi agaramontar eta beaumondar nagusiak. Printzesa bertan zela, lurrean sartu zituzten euren ezpatak, bakearen adierazgarri. Esaten da gertakari hau San Roman ermitaren ondoan izan zela. Bakearen sinatzaileak izan ziren, Nafarroako Pedro markesa agaramontarren aldetik, eta Luis Beaumont Leringo Kondea, beaumondarren aldetik.