URPEAN LURRA + 592 METROZ GOITI. Zuzendaritza: Maddi Barber
2026ko urtarrilak 18 | 19:00
- Zenbatekoa: 3 €
Jatorrizko hizkuntzan gaztelerazko subtituluekin.
Aurkezpena eta solasaldia Maddi Barber zuzendariarekin.
URPEAN LURRA: Itoizko urtegiak zazpi herri eta hiru erreserba natural urez bete zituen Nafarroako Pirinioetako hegaletan. Solidari@s con Itoiz talde ekologistak bideoan dokumentatu zuen bere eraikuntzaren aurkako borroka. Gaur, han egon zirenek, ur azpian dagoen lurrarekin egiten dute amets. Haien ahotsak eta keinuak elkarri lotuta daude, orain arteko duelu indibidual eta kolektibo baten berri emateko.
592 METROZ GOITI: Zer bizi-aukera geratzen dira lurralde bat erabat aldatzen denean? 1990eko hamarkadan Itoizko presaren eraikuntzak zazpi herri eta hiru erreserba natural urez bete zituen. Lur-zerrenda biluzi batek, 592 kotaren parean, banalerro bat marrazten du bailarako paisaian. Kotaren azpitik, ura; gainetik, bizitzak aurrera jarraitzen du.
