Txotxongilo antzerkia: NAMOR, EL NIÑO PEZ THE NOSE THEATER (GRANADA)
1970eko urtarrilak 1
NAMOR, EL NIÑO PEZ
THE NOSE THEATER (GRANADA)
Publiko familiarra
Iraupena: 50 min.
30 abendua
18:00
Kultur Etxea. 3€
Egilea eta zuzendaria: Chema Caballero / Musikaren egilea: Antonio Meliveo
Aktoreak/Titiriteroak: Marina Brox, Julie Vachon eta Andrea Vargas.
Namor hondartza batean esnatu zen. Haren itsasontzia ekaitzen gauean
hondoratu zen. -Non dago nire ama?, Namorren galdera zen. Halakoan,
arrain batek salto egin zuen: -Apika, itsaspean? Eta nola aurkituko dut
beste itsasontzirik ez badut? -Ez kezkatu, esan zuen arrainak, lagun
zaitzaket eta… zure haur hanken truke igeri egiteko buztan bat emanen
dizut.
Namor, haur arraina, familia osoarentzako ikuskizuna da, Aylan Kurdiren
tragedian eta itsaso barnean gelditutako arraintxo guzti horienean
oinarritutakoa. Argi, esperantza, xamurtasun, poesia eta musika izpia
da. Lentejuelek, lumek eta goma-espumak irudi bitxi eta iradokitzailea
ematen diete txotxongiloei; baina horren atzean, tolerantzia, maitasun eta
askatasun mezua dago, etxea utzi behar duten errefuxiatu horiek bizi behar
izaten duten zentzugabekeriaren eta tragediaren inguruan. Aierukorra.
