UHOLDEAK egitaraua

2023ko apirilak 20 - 2023ko maiatzak 27 | Asteartetik larunbatera: 18:00-20:00

Kultur Etxea

    Uholdeak Uharteko Arte Garaikideko Zentroak sustatutako arte- eta erakusketa-programa bat da. Proiektuaren helburu dira: lekuko artisten lana ikusaraztea, Nafarroan praktika kuratoriala sustatzea eta Nafarroan zehar praktika artistiko garaikideak eskuragarri jartzea.

    Exposición: MATERIALAK AMATU

    20-27 apirila-maiatza. Erakusketa Aretoa

    Erakusketa honetan Natalia Isla Sarratea kuradoreak “ama ona”ren asmoaren eta zaintzailearen papera betetzen duenaren pertzepzio pertsonal eta afektiboaren arteko norgehiagokari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Egungo tentsio sozial horren ondorioz, honako galderei erantzun nahi izan die: Zer izendatzen dugu amatasunezkotzat gaur egun? Eta horren zer alderdi ezagut ditzakegu Nafarroako arte garaikidean? Artista bakoitzak, bere bizi-esperientziatik -ama biologikoa izateak soilik baldintzatzen ez duenetik, bai, ordea, zaintzaile izanda edo zainduta izandakotik- gorputzaren materiaren, egoera psiko-afektiboen eta denboraren nozioaren arteko harremanei buruz hausnartzen du. Mantentzea, eustea, tolestea, zaintzea, hustea eta errepikatzea keinu artistikoak dira, zainketa-lanean edo amatasun-lanean kontraesanak eta anbibalentzia emozionala adierazten
    dituztenak.

    BITARTEKARITZA PROGRAMA:

    AHOTSA AMA-MATERIAL GISA
    apirilak 23 | igandea | 19:00 | Kultur Etxea | Doan
    Zarys Falcon artistak, nana eta errezoetan inspiratuta, gidatutako kantu kolektibo bat osatzeko eta ahotsa entzuteko gonbidapena.

    AMA-IRAKURKETA ETA IDAZLANAK
    maiatzak 4 eta 11 | osteguna | 17:30-19:00 | Kultur Etxea | Doan
    Irakurketa eta idazketa lantzeko bi saio, gorputzari, memoriari eta doluari buruzko hausnarketa kolektiboa egiteko, amaren inguruan, Kati Leatxerekin.

    MATERIALAK AMATU (FILM LABURRA)
    21 de mayo | igandea | 19:00 | Kultur Etxea | Doan
    Mirari Echávarri eta Irati Gorostidi errealizadoreek komentatutako San Simón 62 (2022) laburmetraiaren proiekzioa, laurogeiko hamarkadan Lizasoko Arco Iris komunitateko partaideak izan ziren euren amen memorietara hurbiltzen dena.

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba