LIBURU AURKEZPENA: EL DIARIO DE MOLA
2023ko irailak 16 | 20:00
Kultur Etxea
Idazlea: Pello Guerra Viscarret
1937ko ekaina, Mola hil zen, Burgosera zihoan hegazkina erori zenean. Handik gutxira, jeneralak Gasteizko Kuartel Nagusian eta Iruñeko Gobernu Militarrean gordetzen zituen egunkari pertsonalak desagertu ziren. Haren alargun Consuelo Basconek kosta ahala kosta berreskuratu nahi du Nafarroako hiriburuan zegoena, eta Diario de Navarra egunkariko zuzendari Raimundo Garcilasorekin harremanetan jarri da. Azken horrek Altxamenduaren bultzatzaileentzat hain konprometitua dagoen informazioa bilatzeari ekin zion.